Donostia zinemaldia 2023: egitaraua

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko irailaren 22(e)tik 2023(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Donostia zinemaldia 2023: egitaraua

Donostia Zinemaldia 2023 irailaren 22tik 30era egingo da.

Hayao Miyazakiren azken filmak –Kimitachi wa Do Ikiruka / The Boy and the Heron izenekoak–, Donostia Zinemaldiaren 71. edizioari lehiaketaz kanpo emango dio hasiera. Irailaren 7an Torontoko zinema-jaialdian izan ondoren, Sen to Chihiro no kamikakushi / Spirited Away (Chihiroren bidaia) filmaren zuzendariak egin digun proposamen berriaren Europako estreinaldia Donostian egingo da. Zehazki, filma Kursaal Auditoriumean emango da irailaren 22an –ostiralean–, inaugurazio-ekitaldiaren ondoren.

Hayao Miyazakik (Tokio, 1941) Studio Ghibli sortu zuen 1985ean, Isao Takahatarekin batera. Harrezkero, hainbat film zuzendu ditu, hala nola Tenku no Shiro Rapyuta / Castle in the Sky (1986), Tonari no Totoro / My Neighbor Totoro (Totoro auzokidea, 1988), Majo no Takkyubin / Kiki's Delivery Service (1989), Kurenai no Buta / Porco Rosso (1992) eta Mononoke-hime / Princess Mononoke (1997). Sen to Chihiro no Kamikakushi / Spirited Away (Chihiroren bidaia, 2001) filmak marka guztiak hautsi zituen Japoniako zinema-aretoetan; izan ere, sari ugari lortu zituen, besteak beste, Berlinaleko Urrezko Hartza eta animaziozko film onenaren Oscar saria. Hauru no Ugoku Shiro / Howl's Moving Castle (2004) filma animaziozko film onenaren Oscar sarirako izendatu zuten, Osella saria jaso zuen Veneziako zinema-jaialdian eta Miyazakik Urrezko Lehoia lortu zuen hurrengo urtean, bere ibilbide osoagatik. Kaze Tachinu / The Wind Rises (2013) animaziozko film onenaren Oscar sarirako izendatu zuten. 2012an, Miyazaki Kultura Merezimenduko Pertsona izendatu zuen Japoniako Gobernuak. 2014an, ohorezko Oscar saria jaso zuen bere ibilbide osoagatik, eta Komikiaren Will Eisner Sarien Ospearen Aretoan sartu zuten.

Idazten, marrazten eta eraikinak diseinatzen ere badiharduen zinemagile japoniarraren film bat Donostia Zinemaldian programatzen den laugarren aldia izango da, baina lehendabizikoz izango da Sail Ofizialeko kide. Aurretik, Belodromoan izan zen zinemagilea Chihiroren bidaia eta Gake no Ue no Ponyo / Ponyo on the Cliff by the Sea (Ponyo itsaslabarrean, 2009) lanekin eta Perlak sailean, berriz, Kaze Tachinu / The Wind Rises (Perlak, 2013) filmarekin.

Aipatutako filmez gain, Studio Ghibli-ren beste bi lan ere hautatuak izan dira Perlak sailean: Isao Takahata-ren Kaguya-hime no Monogatari / The Tale of The Princess Kaguya (2013) eta Michael Dudok de Wit-en La tortue rouge / Red TurtleKimitachi wa Do Ikiruka / The Boy and the Heron zuzendariak idatzitako istorio originala da. Soinu-banda Joe Hisaishik egin du, Miyazakiren filmetako ohiko konpositoreak, hain zuzen.

Mundu osoko zinemagile eta antzezleak, Donostian

Juliette Binoche, Gabriel Byrne, François Cluzet, Emmanuelle Devos, Griffin Dunne, Aidan Gillen, Mads Mikkelsen, James Norton eta Dominic West euren filmak erakustera etorriko dira Donostiara eta Zinemaldiaren galetan parte hartuko dute. Halaber, Víctor Ericez (Donostia Saria jasoko du irailaren 29an) eta Javier Bardemenez (SAG-AFTRA Estatu Batuetako Aktoreen Sindikatuak deitutako greba dela-eta, datorren edizioan jasoko du Donostia Saria) gain, Zinemaldiak Hayao Miyazaki animazioaren maisu japoniarraren ibilbidea ere aintzatetsiko du (Miyazaki da Kimitachi wa do ikiru ka / The Boy and the Heron inaugurazio-filmaren zuzendaria). Miyazakik birtualki jasoko du Donostia Saria inaugurazio-galan.

Gainera, gaur egungo zinematografiaren zinemagilerik esanguratsuenak Donostiara etorriko dira euren filmekin batera. Hona horietako zenbaitzuk: Maite Alberdi (La memoria infinita, Perlak), J. A. Bayona (La sociedad de la nieve, Perlak), Robin Campillo (L'île rouge, Sección Oficial), Isabel Coixet (Un amor, Sección Oficial), Michel Franco (Memory, Perlak), Mateo Garrone (Io Capitano, Perlak), Craig Gillespie (Dumb Money, Perlak), Jonathan Glazer (The Zone of Interest, Perlak), Kitty Green (The Royal Hotel, Sección Oficial), Todd Haynes (May December, Perlak), Tran Anh Hung (La passion de Dodin Bouffant, Culinary Zinema), Tatiana Huezo (El eco, Horizontes Latinos), Ladj Ly (Bâtiment 5, Perlak), James Marsh (Dance First, Sail Ofiziala), Cristi Puiu (MMXX, Sail Ofiziala), Valeria Sarmiento (El realismo socialista, Klasikoak), Justine Triet (Anatomie d'un chute, Perlak), eta Fernando Trueba eta Javier Mariscal (They Shot the Piano Player, Sail Ofiziala).

Sail Ofizialean, Griffin Dunne, Miles Heizer eta James Norton aktoreek lagun egingo diote Noah Pritzker zuzendariari Ex-Husbandsen aurkezpenean; Urrezko Maskorra lortzeko lehian ariko da film hori, baita Raven Jackson zinemagilea eta Adele Romanski ekoizlea ere, zeinak All Dirt Roads Taste of Salt aurkeztuko baitute. Joaquim Lafosse (Un silencerekin parte hartzen du) Daniel Auteuil eta Emmanuelle Devosekin etorriko da Donostiara; François Cluzet eta Vincent Lacoste ere Donostian izango ditugu Un métier serieux filma aurkezten, Thomas Lilti zuzendariarekin batera; Xavier Legrandek Le successeur / The Successor defendatuko du haren protagonista, Marc-André Grondin eta Yves Jacquesekin; eta Robin Campillo L'île rouge filmaren zuzendariak gauza bera egingo du Quim Gutiérrez eta Nadia Tereszkiewiczekin (Tereszkiewiczek gainera presentzia bikoitza izango du aurten, Rosalie Perlak sailean programatuta baitago). Cristi Puiu zinemagile errumaniarrak MMXX aurkeztuko du Dorian Boguta, Florin Tibre, Laurentiu Bondarenco, Adelaida Perjoiu eta Otilia Panainte aktoreekin (aktoreaz gain, Boguta ekoizlea ere bada). Kitty Green ekoizlea (The Royal Hotel), Christos Nikou (Fingernails) eta Isabella Eklöf (Kalak) ere izango dira Donostian. Amaierako filmak (Dance First) ordezkari ugari izango ditu: Marsh, Byrne, eta Gillenez gain, Fionn O'Shea ere Donostian izango da.

Perlak saileko zinemagile ugarik euren filmak erakutsiko dituzte Donostian: Jonathan Glazer (The Zone of Interest); Todd Haynes (May December); Christian Petzold, epaimahaikide ofiziala eta Roter Himmel / Afire filmaren zuzendaria; Mateo Garrone Io Capitano filmaren protagonista, Seydou Sarr eta Moustapha Fallekin; Michel Franco (Memory); Nicolaj Arcel eta Mads Mikkelsen (The Bastard / The Promised Land); Warwick Thornton (The New Boy) eta Craig Gillespie (Dumb Money) zinemagile australiarrak; Ladj Ly (Bâtiment 5), Steve Tientcheu, Anta Diaw, Aristote Luyindula eta Alexis Manentis aktoreekin; eta Celine Song (Past Lives) eta Stephanie di Giusto (Rosalie) errealizadoreak.

Urtero bezala, zinematografia latinoamerikarrak ordezkari ugari izango ditu aurten ere Zinemaldian. Sail Ofizialean hauek izango ditugu: María Alché eta Benjamín Naishtat zuzendariak eta Marcelo Subiotto, Leonardo Sbaraglia eta Mara Bestelli aktoreak (Puan); eta Martín Rejtman zuzendaria eta Esteban Bigliardi −Los delincuentes filma ordezkatuz ere bai− eta Camila Hirane antzezleak (La práctica). Horizontes Latinos sailean, berriz, hauek: Dolores Fonzi, zuzendu duen lehen film luzea ordezkatuz, Toto Rovito aktorearekin eta Santiago Mitre ekoizlearekin batera (Blondi); Tatiana Huezo (El eco); Paula Hernández, Alfredo Castro eta Sergi López (El viento que arrasa); Lucía Puenzo eta Mariana di Girolamo (Los impactados); Rodrigo Moreno (Los delincuentes); Felipe Gálvez (Los colonos); eta Lila Avilés (Tótem), besteak beste. Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztuko dituzte euren filmak, bestalde, Eduardo Williamsek (El auge del humano 3) eta Andrés di Tellak (Mixtape La Pampa); Culinary Zineman, berriz, Mariano Cohn eta Gastón Duprat zuzendariek eta Luis Brandoni, Enrique Piñeyro eta Majo Cabrera (Nada) aktoreek; eta Valeria Sarmiento, azkenik, El realismo socialista (Klasikoak) filmaren estreinaldira joango da.

Víctor Erice Donostia Saria eta Cerrar los ojos filmeko aktore-zerrenda (José Coronado, Manolo Solo, Ana Torrent, María León, Petra Martínez, Mario Pardo, Venecia Franco eta Helena Miquel) buru izanik, Espainiako zinemak honako ordezkari hauek izango ditu Sail Ofizialean: Isabel Coixet eta Un amor filmeko aktoreak (Laia Costa, Hovik Keuchkerian, Hugo Silva, Luis Bermejo, Francesco Carril eta Ingrid García Jonsson); Jaione Camborda eta Janet Novás eta Diego Anido antzezleak (O Corno); Isabel Herguera (El sueño de la sultana); Fernando Trueba eta Javier Mariscal (Dispararon al pianista) eta La Mesías filmeko ekipoa, hots, Javier Ambrossi eta Javier Calvo zuzendariak eta Carmen Machi, Macarena García, Cecilia Roth, Lola Dueñas, Ana Rujas eta beste hainbat antzezle.

New Directors sailean lehiatzera etorriko dira La estrella azul obraren sortzaileak Javier Macipe zuzendariarekin eta Pepe Lorente, Marc Rodríguez, Catalina Sopelana eta Bruna Cusí aktoreekin. Perlak sailean, eta Publikoaren Saria beretzeko lehian, J. A. Bayonak La sociedad de la nieve aurkeztuko digu Enzo Vogrincic aktore uruguaitarrarekin. RTVE Galetan, berriz, Arantxa Echevarría zuzendariarekin batera etorriko dira Leonor Watling, Carolina Yuste, Pablo Molinero, Xinyi Ye, Shiman Yang, Yehu Ji eta Valeria Fernández aktoreak (Chinas), batetik, eta Emma Suárez, Carlos Cuevas, Alexandra Jiménez, Fernando Guallar, Gonzalo Castro eta Anna Moliner bestetik, Vicente Villanueva zuzendariarekin eta Alfredo Sanzol antzezlanaren egilearekin batera (La ternura). Mónica Randall aktoreak Furia española filmaren kopia zaharberritua aurkeztuko du Klasikoak sailean. Zinemirari dagokionez, 20.000 especies de abejas pelikulako ekipoa bertaratuko da, zehazki, Estibaliz Urresola zuzendaria eta Patricia López Arnaiz, Itziar Lazkano, Ane Gabarain eta Sofía Otero aktoreak. Las buenas compañías aurkezteko Alicia Falcó eta Itziar Ituño izango dira, eta Ituñok Irati filmaren taldearekin errepikatuko du.

Made in Spain sailak, bestalde, Elena Trapék Els Encantats aurkeztuko du Elena Martín Gimenok, berriz, Creatura; Juan Francisco Viruega, Aura Garrido eta Isabel Ampudiak, Amanece; Miguel Ángel Vivas eta Natalia de Molinak, Asedio; Gerardo Herrero, Juan Carlos Vellido, Eva Ugarte, Fele Martínez eta, bigarrenez aurten, Alexandra Jiménezek, Bajo terapiaEl fantástico caso del golem filmari dagokionez, Burnin' Percebes zuzendariak, Brais Efe eta Bruna Cusí izango dira; Cusík, halaber, La estrella azul filmean ez ezik, Upon Entry pelikulan ere parte hartuko du, haren aktore-zerrendako kide Alberto Ammann eta Laura Gómezekin eta Alejandro Rojas zuzendariarekin batera.

Belodromoari gagozkiola, Berto Romero, Andreu Buenafuente, María Botto eta Nacho Vigalondo eta, berriz, Eva Ugarte etorriko dira Donostiara Javier Ruiz Caldera eta Alberto del Toro zuzendariarekin batera El otro lado telesaila aurkeztera, eta C. Tangana artista, bestalde, Donostian izango dugu Santos Bacana, Cristina Trenas eta Rogelio González zuzendariekin batera Esta ambición desmedida proiektu dokumentala aurkeztera. Madrildarra ez da Zinemaldian ordezkari gisa izango dugun musikari bakarra, Jeanne Cherhal frantsesa −Un silence filmaren protagonista− eta Amaia Romero −La Mesías telesailaren aktoreetako bat− ere etorriko baitira.

Donostian izango dira, halaber, beste diziplina batzuetako antzezle, zinemagile eta profesional batzuk. Zehazki, Made in Spainen, Carme Elíasek –duela urtebete alzheimerra duela adierazi zuenak− Mientras seas tú aurkeztuko du Claudia Pinto zuzendariarekin batera; Fernando Méndez Leite, bestalde, Moisés Salamak zuzendutako La memoria del cine: una película sobre Fernando Méndez-Leite ez-fikziozko filmaren protagonista gisa etorriko da; Juan Carlos Unzué alboko esklerosi amiotrofikoa duen futbolari ohi eta entrenatzaile ohiak gauza bera egingo du Unzué, l'ultim equip del Juancar filmaren zuzendari Jesús Muñoz, Santi Padró eta Xavi Torresekin. Paul B. Preciado filosofoak Orlando. Ma biographie politique −Virginia Woolfen obraren bidezko autobiografia kolektibo bat− aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakaleran eta Andeetako abiazio-istriputik bizirik atera zen Gustavo Zerbinok lagun egingo dio J. A. Bayonari La sociedad de la nieve (Perlak) filmaren emanaldian.

Euskal zinemaren parte-hartzea

Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufía, Isabel Herguera, Josu Martínez eta Fermin Muguruza ariko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehian. Guztira 19 lanez –15 film luzez, film ertain batez, film labur batez eta bi telesailez– osatuta egongo da Donostia Zinemaldiaren 71. edizio honetako euskal parte-hartzea, sail hauetan banatua: Sail Ofiziala, Donostia Sariaren Emanaldi Bereziak, Zabaltegi-Tabakalera, Made in Spain, Zinemira, Belodromoa eta Euskal Zinemaren, EiTB eta RTVE galak.

Zinemira, euskal zinemari berariaz eskainitako saila, Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen dute. Irizar eta EITB dira babesleak, eta Euskadiko Filmategiaren, EPE/APV eta IBAIA ekoizle-elkarteen eta Zineuskadiren laguntza du. Aurten, gainera, Urbil laguntzaile gisa sartu da. Edizio honetan, Zinemirak fikziozko eta ez-fikziozko bederatzi film ditu. Horietatik hiru, kontuan izanik Zinemaldian izango dutela mundu-estreinaldia, Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko hautagai izango dira, Zinemaldiko beste sail batzuetako beste bi lanekin batera. Horrela, guztira bost ekoizpen lehiatuko dira 20.000 euroko saria eskuratzeko filmaren ekoiztetxeentzat.

Irizar Sarirako lehiatuko dira

Migratzaileek Europara iristeko egindako bidaia dramatikoa da Fermin Muguruzaren (Irun, 1963) Bidasoa 2018-2023 dokumental berriaren ardatza. Errealizadore eta musikari gipuzkoarrak Zinemaldiko hainbat sailetan erakutsi izan ditu bere lanak, hala nola Zabaltegin (Zuloak, 2012), Zinemiran (Black is beltza, 2018) eta Belodromoan (Black is beltza II: Ainhoa, 2022).

Zinemiran ohikoa da, halaber, Josu Martinez (Bilbao, 1986), beste edizio batzuetan Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen (2010) eta Paperezko hegoak (Alas de papel, 2021) filmak aurkeztu ondoren bi filmekin izango baitugu berriz sailean: batetik, Bizkarsoro alegiazko herri batean kokaturiko bost istorio errealez osatuta dago; bestetik, Mirande, film baterako zirriborroa –Zinemira sailari amaiera emango dion lana– Jon Mirande idazlearen bizitza eta lanerako hurbilketa bat da.

Arestian aipaturiko hiru filmez aparte, Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehian ariko dira beste sail batzuetan bildutako beste bi film. Lehenik eta behin, Isabel Hergueraren (Donostia, 1961) El sueño de la sultana animazio-filma izango dugu Sail Ofizialean; eta bestetik, Bertha Gaztelumendi (Irun, 1962) eta Rosa Zufía (Tutera, 1958) zuzendarien Arnasa betean, emakume zinegileak / A Deep Breath, Women Filmmakers (A pulmón, mujeres cineastas), irailaren 26rako programatua, Victoria Eugenia Antzokian emango da Euskal Zinemaren Galaren barnean (euskal emakumeek sortutako zineman murgilaraziko gaituzte bi zinemagileek film horretan).

Zinemira lehiaketaz kanpo

Beste sei filmek osatuko dute Zinemira saileko programazioa, nahiz eta lehiaketaz kanpo izan Donostian eman aurretik estreinatu direlako. Estibaliz Urresolaren (Laudio, 1984) 20.000 especies de abejas / 20,000 Species of Bees (20.000 erle espezie) filmak emango dio hasiera sailari; egilearen lehen film luzea Berlinalean estreinatu zen eta Sofía Oterok antzezle protagonista onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen. Geroago, film onenaren Urrezko Biznaga eraman zuen Málagan, baita antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren golardoa ere Patricia López Arnaizentzat.

Halaber, lehiaketaz kanpo emango dira hauek: IratiPaul Urkijo Alijoren (Vitoria, 1984) bigarren film luzea, Publikoaren Saria eraman zuena nola Sitgesen hala Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astean; Las buenas compañías / In the Company of WomenSílvia Munt aktoreak (Bartzelona, 1957) zuzendutako bigarren film luzea, Málagako zinema-jaialdian lehiatu zena; Elías Querejeta Zine Eskolako alumni ohia den Amat Vallmajor del Pozoren (Girona, 1996) Misión a Marte / Mission to Mars (egileak WIP Europan parte hartu zuen film honen proiektuarekin), Gijóngo zinema-jaialdian aipamena lortu zuena, Berlingo Woche der Kritik atalean erakutsi ondoren; TetuánIratxe Fresnedaren (Bilbao, 1974) lan berria, hainbat jaialditan emana, hala nola Gijónen, Zinebin eta Nantesen; eta Félix Viscarreten (Iruñea, 1975) Una vida no tan simple / Not Such an Easy Life, Málagan emana.

Euskal zinemagileak Zinemaldiko beste sail eta gala batzuetan

Sail Ofizialean, Urrezko Maskorra lortzeko ariko da lehian Jaione Cambordaren (Donostia, 1984) O corno / The Rye Horn; filmak Ikusmira Berriak programan hartu zuen parte proiektu-fasean zegoela, eta Donostian eman aurretik Toronton erakutsiko da.

Víctor Ericek (Karrantza, 1940) aurtengo edizioko Donostia Sarietako bat eramango du (sari hori beretuko duen lehen euskal zinemagilea izango du), eta Cerrar los ojos Close Your Eyes aurkeztuko digu, bakarka zuzendutako lehen filmarekin (El espíritu de la colmena) Urrezko Maskorra eraman eta 50 urte geroago.

Zabaltegi-Tabakalera sailean, bestalde, bi euskal ekoizpen emango dira: batetik, Ion de Sosaren (Urnieta, 1981) Mamántula film ertainak mundu-estreinaldia izango du; bestetik, Irati Gorostidiren (Egesibar, 1988) Contadores film laburra emango da, Cannesko Semaine de la critique atalean parte hartu eta iazko Kimuak katalogoan bildu ondoren. Gaur egun, Gorostidi bere lehen film luzea ari da garatzen, Anekumen, 2022ko Ikusmira Berriak programan eta beste mentoretza- eta merkatu-programa batzuetan hautatua.

Made in Spain sailean bildua, Upon Entry / La llegada, euskal ekoizpena duena, Alejandro Rojasek (Caracas, Venezuela. 1976) eta Juan Sebastián Vásquezek (Caracas, Venezuela. 1981) zuzendutako lehen film luzea da eta Alberto Ammann du protagonista; izan ere, gizonezko antzezle onenaren Zilarrezko Biznaga lortu zuen Ammannek Málagako zinema-jaialdian.

Gainera, Belodromoan Go!azen emango da, EiTBren gazte-telesail musikalaren hamargarren denboraldia, udazkenean estreinatu ondoren ehun kapitulura iritsiko dena.
ChinasArantxa Echevarríak (Bilbo, 1968) zuzendutako film berria, RTVE Galen parte izango da.

Irailaren 27an (asteazkena), Victoria Eugenia Antzokian programatutako EiTB Galan, Itxasoren estreinaldia izango da; EiTBren euskarazko fikziozko telesail berriaren protagonistak Jon Plazaola, Nerea Mazo, Itziar Atienza, Jon Mendia eta Nerea Garmendia izango dira.

Proiektuak

Zinema-aretoetan emango ez badira ere, proiektu-fasean diren euskal ekoizpen batzuk ere izango dira Zinemaldian, hala nola La última noche de un erasmus en Roma, David Pérez Sañudo (Bilbo, 1987) Ikusmira Berriak egonaldi-programan prestatzen ari den filma, baita Bonzo Studiosek Zinemaldia Startup Challenge atalean aurkeztutako proiektua ere.

18 film "Perlak" sailean

Urrezko Palma, Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Cannesko Epaimahaiaren Saria, Berlinaleko Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Sundance, Venezia eta Toronton hautatutako beste film batzuk lehiatuko dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko. Maite Alberdi, Nikolaj Arcel, J. A. Bayona, Stéphanie Di Giusto, Michel Franco, Matteo Garrone, Craig Gillespie, Jonathan Glazer, Ryûsuke Hamaguchi, Todd Haynes, Aki Kaurismäki, Hirokazu Kore-eda, Christian Petzold, Celine Song, Warwick Thornton, Justine Triet eta Wim Wenders zinemagileek osatuko dute Donostia Zinemaldiaren 71. edizioko Perlak sailaren film-hautaketa. Eta Ladj Ly Les Misérables filmaren egilearen film berriak itxiko du saila lehiaketaz kanpo.

Jonathan Glazer britainiarrak (Londres, Erresuma Batua. 1965) inauguratuko du sailaren lehiaketa The Zone of Interest filmarekin. Under the Skin film goretsia zuzendu eta hamar urtera itzuli da egilea film luzera. Martin Amisen izen bereko eleberriaren egokitzapen aske honek Auschwitzen aldamenean bizi den familia alemaniar baten eguneroko bizitza erretratatzen du; Cannesko zinema-jaialdiko Sari Nagusia beretu zuen zuzendari britainiarrak lan horrekin. Glazerrek Donostian aurkeztu zuen bere lehen filma, Sexy Beast (2000), New Directors sailean.

Les misérables (Perlak 2019) pelikula arrakastatsuaren ondoren, Ladj Lyk (Mali, 1980) bere bigarren filmarekin (Bâtiment 5 / Les indésirables) emango dio amaiera sailari lehiaketaz kanpo, Toronton izan ondoren; Les misérables filmak Epaimahaiaren Saria irabazi zuen Cannesen, Europako film onenaren Goya irabazteaz eta Oscar Sarietarako izendapena jasotzeaz gain, besteak beste. Zuzendariak berriro transmititzen digu komunitate batek leku baten partaide izateko gauzatutako borroka.

Perlak sailaren hautaketak Ryûsuke Hamaguchiren (Kawasaki, Japonia. 1978) azken filma ere barne hartuko du; izan ere, Aku Wa Sonzai Shinai / Evil Does Not Exist Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialeko parte ere bada. Bere ingurumen-ondarea babestu nahi duen landa-eremuko herri txiki bati buruzko istorio honekin bosgarren aldiz hartuko du parte Hamaguchik Zinemaldian; lehen aldia 2008an izan zen, japoniarraren lehen lan Passion New Directors sailean lehiatu zenean.

Donostia Hiria Publikoaren Sarirako lehiatuko da, halaber, Cannesko Urrezko Palmaren irabazle Justine Trieten (Paris, Frantzia. 1978) Anatomie d'une chute / Anatomy of a FallAnatomie d'une chute drama judizial bat da, The Zone of Interest filmaren antzezle nagusi berbera duena: Sandra Hüller aktore alemaniarra.

Nikolaj Arcelek (Kopenhage, 1972) zuzendutako Bastarden / The Promised Land filmak –Veneziako zinema-jaialdiaren hurrengo edizioan lehiatuko denak– Mads Mikkelsen du protagonista; izan ere, Mikkelsenek –Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuenak, Thomas Bo Larsen, Magnus Millang eta Lars Ranthe lankideekin batera, Druk / Another Round (2020) lanagatik– Arcelen En kongelig affære / A Royal Affair (2012; ingelesez besteko film onenaren Oscar sarirako eta Berlinaleko gidoi onenaren Zilarrezko Hartza sarirako izendatua) filmean ere egin zuen lan, eta aberastasunaren eta ohorearen bila maite duen guztia sakrifikatzeko arriskua duen gizon baten rola egin du oraingo honetan.

Craig Gillespie (Sidney, Australia. 1967) zinemagile australiarrak Dumb Money filma aurkeztuko du Toronton estreinatu ondoren; Paul Dano, Seth Rogen eta Shailene Woodley dira protagonistak. I, Tonya (2017) filmaren zuzendariak GameStop txikizkako bideojoko-denden kate baten inguruko benetako kasu batean ipintzen du arreta bere film berrian.

Matteo Garronek (Erroma, Italia. 1968) lehendabizikoz aurkeztuko du Donostian film bat. Gomorra (2008) eta Dogman (2018) filmen errealizadorea Venezian lehiatuko da Io Capitano / I'm Capitain pelikularekin; Dakar utzi eta Europara doazen bi gazteren istorioa kontatzen digu oraingoan.

Hirokazu Kore-eda (Tokio, Japonia. 1962) Donostiako Sail Ofizialean lehiatu izan da Wandafuru raifu / After Life (1998), Hana yori mo naho / Hana (2006), Aruitemo, aruitemo / Still Walking (2008) eta Kiseki / I Wish (2011) lanekin (Gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi zuen Kisekik), eta Publikoaren Saria bi aldiz eraman izan du, Soshite chichi ni naru / Like Father, Like Son (2013) eta Umimachi Diary / Our Little Sister (2015) lanekin, hain zuzen. 2018an, Manbiki Kazoku / Shoplifters filmak Urrezko Palma irabazi zuen Cannesen eta Oscar Sarietarako izendatu zuten, eta Kore-edak Donostia Saria jaso zuen. Kore-edaren azken filma –Kaibutsu / Monster– gidoi onenaren saria erdietsi zuen Cannesen.

Aki Kaurismäkiren (Orimattila, Finlandia. 1957) filmografiak etengabeko presentzia izan du Zinemaldian, 1988an Rocky VI film laburra Sail Ofizialean hautatu zutenez geroztik. Harrez geroztik, egilearen film hauek eman dira Zinemaldian: Tulitikkutehtaan tyttö / The Match Factory Girl (Zabaltegi, 1990); Kauas pilvet karkaavat / Drifting Clouds (Perlak, 1996) eta Mies vailla menneisyyttä / The Man Without A Past (Perlak, 2002, eta bi horiek 2007ko Sukar izoztua atzerabegirakoan); Le Havre (Perlak, 2011); eta Toivon tuolla puolen / The Other Side Of Hope (Fipresci Sari Nagusia, 2017). Bi pertsona bakartiren topaketa kontatzen digun Kuolleet lehdet / Fallen Leaves filmarekin, Epaimahaiaren Saria beretu zuen Cannesko zinema-jaialdian.

2017an El agente topo / The Mole Agent filmak proiektu-fasean Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan EFADs-CAACI Saria irabazi ondoren, Maite Alberdik (Santiago, Txile. 1983) La memoria infinita / The Eternal Memory aurkeztuko du, Alzheimerraren aurka borrokatzen duen bikote bati buruzko ez-fikzioa; Sundancen Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen World Cinema saileko dokumentalen kategorian.

Sail Ofizialetik The Impossible (2012) eta A Monster Calls (2016) filmekin lehiaketaz kanpo igaro ondoren, J. A. Bayona (Barcelona, Espania. 1975) Perlak saileko parte izango da lehen aldiz La sociedad de la nieve / Society of the Snow filmarekin (Veneziako Mostrari amaiera emango dio, halaber, filmak). Pablo Vierciren izen bereko liburuan oinarrituz, Bayonak bere dohain narratiboa Andeetako hegazkin-istripuaren protagonisten –nola hildakoen hala bizirik ateratakoen– istorioaren zerbitzura jarri du.

Todd Haynes (Los Angeles, AEB. 1961) –2013an Donostia Zinemaldiko epaimahai ofizialeko presidente izan zena– ere Perlak sailean izango dugu aurten, Wonderstruck (2017) eta The Velvet Underground (2021) hautatua izan ondoren. May December lanean –Cannesko Sail Ofizialeko kide izan zenean–, 13 urteko ikasle batekin sexu-harremanak izateagatik kartzela-zigorra bete zuen irakasle baten istorioa kontatzen digute Julianne Moorek eta Natalie Portmanek. Bi hamarkada geroago, Hollywoodeko aktore batek bere historiari buruzko film bat egin nahi du.

Michel Francok (Mexiko Hiria, Mexiko. 1979) 2009an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Daniel y Ana, Cannesko Quinzaine des Cinéastes atalean eta Donostiako Horizontes Latinos sailean aurkeztua. Cannesen izan zen berriro Después de Lucía (2012) filmarekin, eta Un Certain Regard saria eta Horizontes Latinos sailean aipamen berezia jaso zituen lan horrengatik. Horizontes Latinos sailean eman ziren, halaber, Chronic (gidoi onena Cannesen) eta Las hijas de Abril (Epaimahaiaren saria Un Certain Regard atalean). Nuevo orden –Venezian Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu zuena– Perlak sailean aurkeztu zen; aurten New Yorken filmatutako Memory drama hartuko du Perlak sailak. Jessica Chastain eta Peter Sarsgaard dira Veneziako zinema-jaialdian lehiatuko den film horren protagonista nagusiak.

Celine Song (Hego Korea, 1989) zuzendari eta gidoilariaren debuta, Past Lives, nabarmengarria izan zen oso Sundance jaialdian eta Berlinalean; nazioarteko kritikak goraipatu egin zuen filma. Past Lives maitasunaren, identitatearen eta nahi dugun bizitzaren eta bizi dugunaren arteko distantziaren esplorazioa da.

Ibilbide luze-luzea izanik, Wim Wenders (Düsseldorf, Alemania. 1945) errealizadore, gidoigile eta ekoizlea maiz izan dugu Zinemaldian: Donostia Zinemaldiko epaimahaiburu izan zen 2002an, Zinemaldiari hasiera eman zion 2017an Submergence filmarekin, eta ondo daki zer den Donostiako Publikoaren Saria irabaztea, The Salt of the Earth –Juliano Ribeiro Salgadorekin batera zuzendua– izan baitzen 2014an ikus-entzuleek gehien bozkatutako filma. Oraingoan Perfect Days filmarekin lortu nahi du saria; Cannesko gizonezko aktore onenaren saria beretu zuen Kôji Yakusho antzezleak film horrekin.

Stéphanie Di Giusto (Eaubonne, Frantzia. 1975) zinemagile frantziarra Rosalierekin lehiatu zen Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard atalean aurreko edizioan. La danseuse / The Dancer (2016) filmaren zuzendariaren bigarren filmeko bi antzezle nagusiak Nadia Tereszkiewicz eta Benoît Magimel dira; zehazki, sekretu bati aurre egin beharko dion bikote baten rola egiten dute.

Christian Petzoldek (Hilden, Alemania.1960) Zuzendaritza onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen Barbara (2012) filmarengatik, eta 2014an Donostiako Sail Ofizialean lehiatu zen Phoenix filmarekin (Fipresci saria jaso zuen filmak). Bere azken filma Roter Himmel / Afire dugu, eta uda bero eta lehor batean elkarrekin opor-etxe batera joan diren lan lagunen elkarbizitza kontatzen digu egileak; Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu zuen Berlinalean.

Azkenik, Warwick Thornton (Alice Springs, Australia. 1970) –Caméra d’or saria irabazi zuena Cannesen lehen filmarekin, Samson & Delilah (2009)–The New Boy aurkeztuko du, Canneseko zinema-jaialdiaren Un Certain Regard sailean estreinatu ondoren. Cate Blanchettek da film honen protagonista eta ekoizlea. Monja apostata batek gobernatutako monasterio urrun batean dago girotua filma, non mutiko aborigen umezurtz bat iristen den.

Hiroshi Teshigaharari atzerabegirakoa eskainiko zaio 

Donostia Zinemaldiko 71. edizioko atzerabegirakoan, Hiroshi Teshigahara japoniarrak 1953 eta 1992 bitartean zuzendu zituen hogei titulu —film luzeak, ertainak eta laburrak— erakutsiko dituzte. Zinema klasikoko atzerabegirakoa Euskadiko Filmategiarekin batera antolatua da, Japan Foundation-en eta Etxepare Euskal Instituaren laguntzarekin (Euskadi-Japan 2023 programaren baitan).

Hiroshi Teshigahara (1927-2001) 1960ko hamarkadako zinema japoniarraren ezinbesteko egile bat da, poetika esperimentaleko film sorta bati eta Kobo Abe idazlearekin egin zuen elkarlan luzeari esker. Espainian banatu zen bere film bakarrak oso ondo laburbiltzen du garai hura eta Teshigahararen estiloa: Suna no onna Woman in the Dunes (1964).

Zikloa osatzeko, Inuhiko Yomotaren Crónicas de vanguardia. Conversaciones con Hiroshi Teshigahara liburua argitaratuko da. Daniel Aguilarrek itzuli du japonieratik gaztelaniara. Liburua Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean editatu da.

Teshigahara Tokion jaio eta hil zen. Lehenengo, Arte Ederrak ikasi zituen eta 1950eko hamarkadaren erdialdean, film labur dokumentalaren eremuan debutatu zuen. Erresistentzia-mugimenduek Bigarren Mundu Gerran erakutsi zituzten mendebaldeko joera zinematografiko guztiak interesatzen zitzaizkion, garbiki neorrealismo italiarra eta garaiko zinema frantsesa, eta Cinema 57 izeneko klub moduko batekoa izan zen. Horretan, askotan zinema-areto komertzialetan ikusten ez ziren dokumentalak ematen zituzten eta horiei buruz eztabaidatzen zuten. Zinema dokumentalarekiko interes argiak eragin handia izan zuen fikziozko film luzeak egitera igaro zenean.

Bere lehen film laburra, Hokusai, 1953koa da eta bere lehen film luzea, Otoshi-ana The Trap, 1962koa. Bi data horien artean, jada eginak zituzten beren lehen filmak Nagisa Oshimak –Zinemaldiak 2013ko atzerabegirakoa eskaini zion hari–, Seijun Suzukik, Shohei Imamurak, Susumu Hanik, Yoshishige Yoshidak eta Masahiro Shinodak, dena ere uhin berri japoniarraren joera ezberdinen izen adierazgarriak. Teshigaharak rol tangentzialagoa jokatu zuen mugimendu horretan, eta nazioarteko oihartzun txikiagoa izan zuen, Cannesen Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi bazuen ere Suna no onna / Woman in the Dunes filmarekin eta zuzendari onenaren eta ingelesez besteko film onenaren Oscar sarietarako izendatu bazuten ere film horrengatik berarengatik. Dena dela, batera edo bestera, gai eta filmatzeko modu berrien bitartez zinema japoniarra irauli zuen agitazio kontzeptual horren erdigunean egon zen.

Kobo Aberekin elkarlan oparoa egin zuen; hark idatzi zuen, bada, Otoshi-ana / The Trap filmaren gidoia eta Suna no onnaTanin no kao kao / The Face of Another (1966) eta Moetsukita chizu / The Man Without a Map (1968) filmek oinarri dituzten hiru eleberrien egokitzapenak. Azken hiru horiek zinemagilearen ezinbestek obrak dira. Aberena da, halaber, Ako filmaren gidoia, La fleur de l’âge / Les adolescents (1964) film kolektiboaren kapitulua, Teshigaharak, Jean Rouchek, Michel Braultek eta Gian Vittorio Baldik nerabezaroari buruz egindako lau kontakizun.

Bere azken lanak, Rikyu (1989) eta Go-hime / The Princess Goh (1992), film historikoak izan ziren. Telebistarako ere filmatu zuen eta ez zion inoiz lan dokumentalak egiteari utzi; film labur, ertain eta luzearen formatuak landu zituen. Bi film eskaini zizkion José Torres puertorricar boxeolariari, bat Jean Tinguely eskultore eta margolariari eta bat 1958ko Tokiori. Baina bere dokumental ezagunena Antonio Gaudí (1984) da, kataluniar arkitekto modernistaren irudia eta obra bikain erakusten dituena.
Teshigahara zinemagilea izan zen, baina baita lore apainketaren arte japoniarreko (ikebana) maisua ere. 1980tik hil zen arte, Ikebana Sogetsu eskola zuzendu zuen, haren aitak sortu zuena, eta The Art of Ikebana (1997) liburua argitaratu zuen. Toshiko Kobayashi aktorearekin ezkonduta egon zen eta hura film bakar batean zuzendu zuen: Sama soruja / Summer Soldier.

Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan –irailaren 22tik 30era egingo da–, guztiz ezagutzen ez dugun zuzendari horren filmografia osoa emango da. Bere filmetako bik Zinemaldiaren aurreko edizioetan parte hartu zuten; hain zuzen ere, Suna no onna filmak 1985eko edizioko “Errautsak eta diamanteak” zikloan parte hartu zuten, eta Moetsukita chizu filmak 2008ko edizioko “Japonia beltzean” atzerabegirakoaren barruan parte hartu zuen. 

Belodromoan C. Tanganaren eta Berto Romeroren telesailak eta ‘Go!azen’ telesailaren denboraldi berria estreinatuko dira

Donostia Zinemaldiaren 71. edizio honetan, Belodromoak El otro lado eta Esta ambición desmedida telesailen estreinaldiak hartuko ditu, baita Go!azen telesailaren denboraldi berriaren aurkezpena ere. Belodromoa Zinemaldiko aretorik handiena da, ia 3.000 ikus-entzulerentzako lekua eta 400 metro koadroko pantaila bat baititu.

Igandean (hilak 24), 17:00etan, El otro lado / The Other Side estreinatuko da, Movistar Plus+ taldearen jatorrizko telesail berria, sei atalez osatua, Javier Ruiz Calderak (Viladecans, 1976) eta Alberto de Torok (Bartzelona, 1972) zuzendua eta Berto Romerok (Cardona, 1974) sortua (halaber, Romero da idazleetako bat eta protagonista nagusia). Telebistako komiko ospetsua, Mira lo que has hecho eta beste zenbait telesailen egilea, beldurrezko generoan murgilduko da lehendabizikoz Nachoren istorioarekin. Nacho paranormalean espezializatutako kazetaria da, eta egoera profesional eta pertsonal txarra bizi du. Emanaldira etorriko direla berretsi dute Berto Romerok berak, telesailaren zuzendariek eta antzezleetako askok: Andreu Buenafuente, Nacho Vigalondo, Eva Ugarte eta María Botto.

Ostegunean (hilaren 28a), 19:30ean, Esta ambición desmedida / This Excessive Ambition telesailaren txanda izango da. Santos Bacanak (Madril, 1991), Cris Trenasek (Madril, 1987) eta Rogelio Gonzálezek (Madril, 1991) zuzendua, hiru zati ditu, C. Tanganaren Sin cantar ni afinar musika-bira sortu eta abian jartzeko prozesua aprobetxatzen dutenak artistaren sorkuntza-bidaia pertsonala esploratzeko. Telesailaren estreinaldian abeslari madrildarra eta proiektu dokumentalaren sortzaileak izango dira.

Azkenik, ostiralean, (hilak 29) 18:30ean, Go!azen telesailaren hamargarren denboraldiko lehen atala aurkeztuko da Belodromoan, baita taldeko kide berriak ere; izan ere, emanaldia hasi aurretik ikuskizun bat eskainiko dute kide berriek. Jabi Elortegik (Bermeo, 1969) eta Itziar Gómezek (Errenteria, 1964) zuzendutako gazteentzako programa da eta ETBn eman diren bederatzi denboraldietan arrakasta handia izan du telesailak. Zorroztasun handiz zuzendutako udaleku bateko gazte talde baten bizipenak kontatzen ditu, musikaren medioz.

Hiru telesail horien emanaldiez gain, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta SGAE Fundazioarekin batera antolatutako Kontzertua & Proiekzioa ere izango da Belodromoan, hilaren 23an (larunbata), 12:00etan. Ikuskizunak soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta horiek inspiratu zituzten filmen eszenen muntaketa batzen ditu. Sarrera doakoa da, baina dagokion gonbidapena jaso beharko da. Gonbidapena irailaren 16tik 22ra egongo da eskuragarri Donostia Zinemaldiak Kursaalen duen informazio gunean, bai eta Donostia Turismoko bulegoan eta kontzertuaren egunean Belodromoan bertan ere.

Azkenik, ohi bezala, Zinemaldiaren amaiera-ekitaldia emango da. Ekitaldia 18:45ean hasiko da Bâtiment 5 / Les indésirables filmaren emanaldiarekin (film hori izango da, izan ere, Perlak sailari amaiera emango diona), eta 71. edizioko sari-banaketaren emanaldiarekin jarraituko du. Saioari amaiera emateko, Dance First emango da, Sail Ofizialari amaiera emango dion pelikula, hain zuzen; gainera, filmaren lantaldeak aurkezpen bat egingo du.

 


Laburrean

Non