Barakaldo Udazkena Rock 2023: KERNHELL + JARDÍN INFIERNO

Barakaldo 2023(e)ko Irailak 22
  • Barakaldo Udazkena Rock 2023: KERNHELL + JARDÍN INFIERNO

Hasiera biziagoa izan dadin, Barakaldo Udazkena Rock jaialdiaren edizio berri bat antolatu du Barakaldoko Udalak. Kultura Arloak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, hilabete batean tokiko musika programatzearen alde egin du, hamaika auzotara rock-proposamenak hurbiltzearren. Kontzertuak doan izango dira eta irailaren 8tik (ostirala) urriaren 7ra arte izango ditugu. "Urtero bezala, hiria dinamizatu nahi dugu, jarduera ekonomikoa sortu eta gure herriko banda eta artistei laguntzen jarraitu nahi dugu. Barakaldoko kideak dituzte parte hartzen duten talde guztiek, eta, batek izan ezik, ez zuten aurreko edizioan parte hartu", zehaztu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloko zinegotziak.

Barakaldo Udazkena Rock 2023k aire zabaleko 10 kontzertu dauzka, auzoetan banatuta. Horietan, Barakaldoko 22 bandek parte hartuko dute (kontzertu bakoitzeko 2 banda), eta horien estiloa rock izenda daiteke zentzumenik zabalenean, punk rock edo metal-etik hasi eta blues edo pop rock-eraino. Kontzertu bakoitza auzo desberdin batean egingo da, eta 90-120 minutuko iraupena izango du (45 minutuko emanaldia banda bakoitzeko).

Irailaren 8an (ostirala) hasi eta urriaren 7an (larunbata) amaituko da jaialdia. Astean bi kontzertu emango dira, ostiralean eta larunbatean, 20:00etan, 19:00etan eta 12:45ean, auzoaren arabera.

  • IRAILAK 8 SEPTIEMBRE - 20:00 - Gorostiza (Gorostizakp karrejuan)
    • SWEATY LOVERS
    • PUTAKASKA
  • IRAILAK 9 SEPTIEMBRE - 19:00 - Burtzeña (Burtzeña plaza)
    • REPÚBLICA
    • COLAJETS
  • IRAILAK 15 SEPTIEMBRE - 21:00 - Arrontegi (San Luis Plaza)
    • ACORDES PROHIBIDOS
    • INDRID
  • IRAILAK 16 SEPTIEMBRE - 20:00 - Lutxana (Lube parkea)
    • REVISIÓN RADIKAL
    • DR HYDE
  • IRAILAK 22 SEPTIEMBRE - 20:00 - Zuazo-Arteagabeitia  (Extremadura Kaleko Parkea)
    • KERNHELL
    • JARDÍN INFIERNO
  • IRAILAK 23 SEPTIEMBRE - 12:45 - Urban (Desierto plaza)
    • NADA COOL
    • TRIPLE ZERO BAND
  • IRAILAK 24 SEPTIEMBRE - 12:45 - Errekatxo (Errekatxo plaza)
    • TRIM
    • KALEIDA KWEENZ
  • IRAIAK 29 SEPTIEMBRE -  20:00 - Retuerto (Norbedo Acebal)
    • WITHREDD
    • ETORKIZUN BELTZA
  • IRAIAK 30 SEPTIEMBRE - 20:00 - San Bizente (San Bizente plza)
    • DEBORAH RIFF
    • CUARENTENA
  • URRIAK 6 OCTUBRE - 20:00 - Bagatza (Santa Teresa plaza)
    • EL AÑO DEL CAIMÁN
    • IBAI GARCÍA BLUES PROJECT
  • URRIAK 7 OCTUBRE - 20:00 - Herriko Plaza
    • MARY ROCKINGS
    • PUNTO NEMO
 
barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Irailak 22
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Zuazo-Arteagabeitia (Extremadura Kaleko Parkea)
    Barakaldo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non