B3 Dixieland

Agurain 2023(e)ko Irailak 22
  • B3 Dixieland

B3 Dixieland 2009an sortu zen Gasteizen. Gaur egun, dixie musikan, New Orleanseko benetako jazzean murgilduta dauden bederatzi kidek osatzen dute taldea. Taldeak ez die uko egiten erritmo eta harmonia berriei eta, nolanahi ere, gozatzea, publikoari musika onaz gozaraztea eta dantza egitera bultzatzea da bere helburua.

14 urteko ibilbidean, hainbat kontzertu eta emanalditan hartu dute parte Espainiako geografian barrena. Nabarmentzekoak dira horien artean Gasteizko Nazioarteko 35. Jazzaldia, VIII. Big Band Festival eta Gasteizko V. Jazz Zaharrean. Beste hainbat programa kultural eta ekitalditan ere hartu dute parte, esaterako, Gasteiz On Merkataritza Festan, Vital Arabatik edo Jazza Estadio Fundazioan. 

B3 Dixieland musika dibertigarria jotzeko eta publikoa dibertitzeko ilusioarekin eta asmoarekin trebatu zen. Urte askotako esperientzia duten 9 musikari profesionalek osatzen dute taldea. Musika klasikoko kontserbatorioetan eta jazz eskoletan trebatutakoak dira guztiak.

Kideak:

  • Ahotsa: Virginia de la Casa
  • Klarinetea: Xabi Sarasti
  • Tronpeta: Joserra Murillo
  • Saxo tenor/altua: Pablo Ramos
  • Tronboia: Juanma Sáez
  • Tuba/Helikoia: Jonko Sánchez
  • Banjoa: José Luis Dorronsoro
  • Pianoa: Iván Gil Bateria: Iñaki Alarcia
 
agurain.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Irailak 22
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAlde Zaharra
    Agurain
  • ZenbatekoaDoan

Non