Bilbo Zientzia Plaza 2023: "Zientzia eta umorea, a ze parea!" (Bidebarrieta Zientifikoko zikloa)
Bilbo Zientzia Plaza 2023ren barruan.
“Zientzia eta umorea, a ze parea!” da aurtengo Bidebarrieta Zientifikoko zikloaren izena, umoreari eta zientziari buruzkoa.
Zientzia eta umoreak uztarketa izango da hizpide eta horretarako zientziaren arloan diharduten bi profesional eta kulturaren arloko beste bi izango dira hizlari. Bakoitzak haren esparrutik hitz egingo du ea zientziak ere umorerako balio duen; umorea edo ironiak zertan laguntzen dioten zientziaren dibulgazioari edo zientziaren zabalkundeari; zientzia-gaiak lehengaia izan daitezken antzerkia, komikiak edo bertsolaritza bezalako esparruetarako.
Lehenengo solasaldian, Patxi Huarte komikigileak, Zaldieroa izenaz ezagunagoa, eta Helena González, Big Van Zientziaren sortzaileetako bat izango dira oholtzan,.
Bigarren hitzaldian Kike Amonarriz aktore eta umorista eta Natalia Ruiz Zelmanovitch Naukasko dibulgatzailea izango dira.
Hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak sustatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren barruan kokatzen da. Bertatik bertara ikusi ahal izango da, baita streaming bidez ere KulturguneaTB kanalaren bidez.
Sarrera librea izango da aretoa bete arte.
Irailak 20
- 19:00 – 19:30 Patxi Huarte: "Karakola eta barea"
- 19:30 – 20:00 Helena González: "La ciencia hecha espectáculo"
Irailak 27
- 19:00 – 19:30 Natalia Ruiz Zelmanovitch "Cuando la ciencia se pone flamenca"
- 19:30 – 20:00 Kike Amonarriz: "Zientzia umoregai: barrearen indar dibulgatzailea"
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko irailaren 20(e)tik 2023(e)ko irailaren 27(e)ra
- Lekua Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao - Online https://www.youtube.com/@BidebarrietaKulturgunea/streams
- Web Bidebarrieta Kulturgunea