Ziortzako Kontzertuak 2023: Conductus Ensemble
2023ko Ziortzako Kontzertuak jaialdiaren egitarauaren barruan.
Joanes de Anchieta (1460-1523)
V. mendeurrena
Missa “Sine Nomine” (In honorem Beatae Mariae Virginis).
Ave Maria (motete glosado) – Josquin / Cabezón
O Gloriosa Domina (himno) – Anónimo
Salve Sancta Parens – Joanes de Anchieta
Kyrie I – Josquin / Palero
Kyrie – Christe – Kyrie – Joanes de Anchieta
Gloria – Joanes de Anchieta
Glosado del “Cum Sancto Spiritu” – Josquin / Palero
Credo – Joanes de Anchieta
Te Matrem Dei laudamus – Anónimo
Ave Sanctisima Maria – Joanes de Anchieta
Sanctus – Joanes de Anchieta
Agnus Dei – Joanes de Anchieta
Ave verum a 3 – Iosquin
O bone Jesu – Joanes de Anchieta
Salve Regina a 5 – Josquin
Conductus Ensemble
Bere jardueran lanbidea eta bokazioa batzen dituenaren berotasunak, ongi egindako gauzekiko grinak eta jarraikortasunak, garai zailenetan ere eginez, ongi definitzen dute dagoeneko 20 urte baino gehiago Andoni Sierra bere fundaziotik zuzentzen duen musika taldearen lana.
CONDUCTUS ENSEMBLE musika elkartea 2002an sortu zen. Harrezkero, 250 kontzertu baino gehiago eman ditu hainbat agertokitan, hala nola Madrilgo Auditorio Nazionala, Bilboko Euskalduna Jauregia edo Donostiako Kursaala, Toulouse les Orgues internazionala (Frantzia), Donostiako Musika Hamabostaldia, Sevillako FEMAS, Cuencako Musika Erlijiosoaren Astea etab.
Bere plantila egokitzen dute errepertorioaren arabera, Errenazimentutik XX. mendeko musikara doan errepertorio zabal bat eskeiniz ahots musikako maisu lanak barne dituelarik.
Kritika espezializatua eta publikoa bat etorri dira talde honen lana azpimarratzeko.
Taldearen lan horren helburua kontzertu bakoitza esperientzia berezi bat bihurtzea izan da beti -bai publikoarentzat bai bere musikarientzat- historikoki informatutako irizpideekin interpretazio baten bitartez.
Andoni Sierra
Donostian 1971. urtean jaioa, bere hiriko Goi Mailako Kontserbatorioan hasi zituen ikasketa musikalak. 1992an Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Piano Diploma lortu zuen, Mª Angeles Renteriaren eskutik. 2001ean Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan Klabizenbaloko Goi Mailako Diploma lortu zuen, Loreto F. lmazekin ikasi zuelarik. 2006an Orkestrako Zuzendariaren Goi Mailako Diploma lortu zuen Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.
1998an Fiat Música eta Capilla Ad Litteram taldeak sortu zituen . Talde horiekin ltaliako eta Alemaniako errepertorio barrokoko hainbat lan egin zituen. Bi talde horiek bateratuz, lau urte beranduago Conductus Ensemble taldea sortu zen, eta talde honek Andoni Sierraren jarduera profesionala markatu du.
2014-2015 denboralditik aurrera, Donostiako Koruko Santa Maria Basilikaren esparruan, bere denboraldi propioa sortu zuen, Koruko Santa Maria Musika Kapera izenarekin. Proiektu honen bitartez, antzinako musika-kapera berreskuratu nahi da, hiru mende baino gehiagoz basilikan egon zena.
201Setik Errenteriako Andra Mari abesbatzako zuzendaria da eta koroa prestatu du kontzertuak egiteko zenbait orkestrarekin, hala nola Mahler Chamber Orchestrarekin (Manfred Honeck), Frankfurteko lrratiko Orkestrarekin (Philippe Herreweghe) edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (Paul Goodwin, Christian Zacharias, Roberto Treviño).
Benoit Tainturier eta Tiago Simas, Kornetoak / Isaure Lavigne, Basson /Alize Mendizabal, Andoni Sierra, Organoak / Lucia Gómez Aizpurua, Mezzosoprano; / Aitor Garitano Agirreolea, Tenorra / Ariel Hernández Roque, Tenorra / Jesús García Arejula, Baritonoa
Francisco Javier Jiménez Cuevas, baxua / Andoni Sierra, zuzendaria
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Irailak 17
- Ordutegia18:00
- LekuaSanta María de Zenarruza Monastegia
Ziortza-Bolibar


