"Idiotas"
Ergelak gara? Ez bagara, zergatik ari gara geure burua suntsitzen? Gure arbasoen erabaki ergelen ondorena gara? Ikasi al dugu zerbait gure iraganetik? Okerrera ote goaz? Horrelako galderak egiten ditu Bamboo Dance konpainiako Eider Rodriguezek dantza-ikuskizun honen bidez. Hainbat gairi heltzen die lanak, gizarteak zein norabidetan garamatzan birpentsatzeko asmoz; izan ere, gizarte hori ergela baita batzuetan.
Eduardo Galeanoren zenbait liburu, saiakera eta audioren irakurketan inspiratuta dago, eta testu horiek egilearen satirazko eta ironiazko estilo bereizezina dute. Artistaren eraikuntza literario berezi hori komunikatzeko modu oso arrunta da gaur egun. Estilo horri esker, era guztietako ikusleengana iristen dira, antzinako eta gaurko arazoak egungo hizkuntzan planteatuta.
Bamboo Dance
Eider Rodriguezek 19 urteko esperientzia du dantza-irakasle gisa, eta 13 urte dira Bamboo Dance eskola zuzentzen duela Donostian. Ibilbide horri esker, esperimentatzeko aukera izan du, eta koreografia labur ugari sortu ditu jaialdi eta lehiaketetarako. Berrikuntza bilatzen du, betiere Bambooren izaera bereziari eutsita. Orain, iraupen luzeagoko ikuskizuna ekoizteko asmoa du. Pieza horrek dramaturgia jakin bat lantzeko aukera emango dio, eta, aldi berean, akademian trebatzen diren dantzariei profesionalki aritzeko aukera emateko. Zirkulua ixtea da: dantzariek euren urrats guztiak partekatuko dituzte, lehenengoetatik hasi eta ibilbide profesionaleko azkenengoetaraino. Horrela sortu da Idiotas ikuskizuna.
- ZUZENDARITZA TEKNIKOA ETA ARTISTIKOA: Eider Rodriguez
- ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Ander Ayala
- DANTZARIAK: Naroa Rubio, Jhon Encizo, Eider Rodriguez
- KOREOGRAFIA: Eider Rodriguez
- KOREOGRAFIA LAGUNTZAILEA: Jhon Encizo
- MUSIKA SORKUNTZA: Nicolas Leucrini
- JANTZIEN DISEINUA: Mª Carmen Gomez
- JANTZI ETA MAKILAJE LAGUNTZAILEA: Yeisa Freijido
- TESTUA ETA AUDIOAK: Eduardo Galeano
- ZABALKUNDEA: Eneko Sola
- PRODUKZIOA: Bamboo Dance SL
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaBamboo Dance Compañía
- Data 2023(e)ko Irailak 17
- Ordutegia19:30
- LekuaIkastolako patioa
Villabona - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


