Atlantikaldia 2023: Bia Ferreira + Iban Nikolai

Errenteria 2023(e)ko Irailak 16
  • Atlantikaldia 2023: Bia Ferreira + Iban Nikolai

Atlantikaldia 2023 jaialdiaren barruan.

Bia Ferreira multi-instrumentista, abeslaria, konpositorea, moldatzailea, musika ekoizlea eta aktibista da. Minas Geraisen (Brasil) jaio zen eta 3 urte besterik ez zituela hasi zituen musika ikasketak.

Bere artea MMP gisa kontzeptualizatzen du: Música de Mulher Preta (Emakume Beltzaren Musika). Brasilgo arrazakeriaren aurkako borrokaz zein LGBTQIA+ mugimenduarekin lotutako gaiei buruz informatu eta sentsibilizatzeko helburuarekin hasi zuen bere ibilbidea. Feminismo beltzaren defendatzailea, Bia Ferreira Jair Bolsonaroren aurkako ahots indartsuenetako bat izan da Brasilen eta Brasildik kanpo.

Bere abestiak derrigorrezko irakurketa dira eta kontzertuak ere bai.

Atlantikaldian Iban Nikolairen didgeridua izango du lagun taula gainean.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Irailak 16
  • Ordutegia20:00
  • LekuaErrenteria
  • ZenbatekoaDoan

Non