MAPAMUNDISTAS 2023: "Jaiotza baten arkeologia"

Pamplona/Iruña 2023(e)ko irailaren 15(e)tik 2023(e)ko urriaren 29(e)ra
  • MAPAMUNDISTAS 2023: "Jaiotza baten arkeologia"

ZIUDADELA/ Mistoen eraikina, 09/15/ – 10/29 (asteartetik ostiralera, 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30; igande eta jai-egunetan, 11:30 – 13:30): ALBERTO ODÉRIZ, Jaiotza baten arkeologia

2019an, bere alaba jaio zenean, Alberto Odérizek erabaki zuen hurrengo hilabeteetan zehar haurtxoaren eta munduaren arteko topaketa markatu zuten gertaera guztiak erregistratzea. Marrazkiaren teknika erabili zuen keinu hutsalak eta aldi berean apartak aztertzeko -haurra lurrean bere kabuz ibili zen lehen aldia, hodei bat seinalatu zuen lehen aldia, eskuan harri bat hartu zuen lehen aldia eta abar-. Orain ikatz-ziriz erreproduzitu du marrazki sorta hori aretoko hormetan, kapituluka antolatutako eguneroko zabalgarri baten gisara: lurra, itsasoa, hodeia, txingorra, mendia eta elurra. Hazten denean, neskatoak ez ditu bere lehen urratsak oroituko, denok ahazten baitugu lehen haurtzaroan gertatutako guztia (baina aldi horretan ikasten dugu ibiltzen, hitz egiten eta inguratzen gaituzten gauzak eta fenomenoak izendatzen).

 

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko irailaren 15(e)tik 2023(e)ko urriaren 29(e)ra
  • Ordutegia11.30-13.30 / 18.00-20.30
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Web Ziudadela

Non