MAPAMUNDISTAS 2023: "Ikaro"

Pamplona/Iruña 2023(e)ko irailaren 15(e)tik 2023(e)ko urriaren 29(e)ra
  • MAPAMUNDISTAS 2023: "Ikaro"

ZIUDADELA/ Mistoen eraikina, 09/15/ – 10/29 (asteartetik ostiralera, 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30; igande eta jai-egunetan, 11:30 – 13:30): IRENE ZOTTOLA, Ikaro. Natasha Christiaren laguntzarekin.

Irene Zottolak Ikaroren erakusketa polifazetikoa aurkezten du, askotariko materialez eginiko irudi eta testu ugari biltzen dituena, horien artean Richard Bachen Juan Salvador Gaviota eleberria, artistak atzitutakoa, J. Hanzaken Hegaztien entziklopedia ilustratu handia, kalean aurkitua; artxiboko irudiak; emultsio likidoa, zianotipiak edo solarizazioa bezalako prozeduren bidez egindako irudi propioak, etab. Greziar mitologiatik, natur zientzietatik, literaturatik, artxiboetatik eta argazkigintzaren historiatik hartutako iturri horien guztien bidez, artistak Ikaroren mitoa berrikusi nahi du, bertan emakumeen papera txertatuz. Zottola tradizioak gizarte patriarkalean duen pisutik abiatzen da, eta besteak beste, hegan egiteko ametsa, arriskua eta arauak urratzea, errorea eta erorketa, eta horien gisako gaiak jorratzen ditu. Ikaro gizonetik Ikaro emakumera arteko bide hori egiteko, bere burua eta bere aita sartzen ditu narrazio bisualean. Era berean, Amelia Earheart erreskatatzen du, Ozeano Atlantikoa bakardadean zeharkatu zuen lehen hegazkinlaria, aurrerago munduari bira emateko ahaleginean bizia galduko zuena.

 

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko irailaren 15(e)tik 2023(e)ko urriaren 29(e)ra
  • Ordutegia11.30-13.30 / 18.00-20.30
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Web Ziudadela

Non