EMMusikadas 2023

Pamplona/Iruña 2023(e)ko irailaren 14(e)tik 2023(e)ko irailaren 17(e)ra
  • EMMusikadas 2023

EMMusikadas irailaren 14tik 17ra bitartean ospatuko da, oraingoan 4 egunez jarraian ZENTRAL Aretoan eta Burgoen Plazan garatuko den jaialdi formatuarekin. 

EMMusikadas jaialdiaren aurtengo edizioan honako hauek arituko dira: Tanxugueiras, Anari, Ana Tijoux, Rodrigo Cuevas, Rebeka Lane, Lia Kali, Christina Rosenvigne, Lasole, Joha, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Saioa Alkaiza, Maialen Belarra, Diadorim, Ekiñe eta Aiert gehitu zaizkio.  

Sarrerak salgai dira jaialdiko webgunean emmusikadas.zentralpamplona.com eta aretoko webgunean zentralpamplona.com. Jaialdiko bono ere salgai jarraitzen du, 85€ko prezioan, eta lau eguneko ekintzei sarrera ematen du.  

Musika-emanaldiak ez ezik, jaialdiak beste hainbat proposamen artistiko ere izango dituzte aurten, hala nola dantza, bertsolaritza eta DJ Sets. Horrez gain, prestakuntza-aukerak eta hausnarketarako eta topaketarako guneak ere izango ditugu, mahai-inguruetan, jendearekin egindako elkarrizketetan eta tailerretan. 

EMMusikadas egitaraua:  

  • Irairak 14 Osteguna: 

Jaialdia irailaren 14an hasiko da, eta Tanxugueiras, Rebeca Lane, MICE eta Perlata kontzertuak; DIADORIM DJ Set-a, eta Leire Dallas, Lara Pemán, Carol Bastida, Janire Duarte eta Xelyna MBA-ren dantza-proposamenak izango ditugu.  

  • Irailak 15 Ostirala:

Bigarren jardunaldian, irailaren 15ean, Rodrigo Cuevas artista asturiarra, Lia KaliAlbina Stardust eta Divina Comedia drag artistak, Ekiñe kantautorea eta Flacako DJ Set-a izango dira protagonista. Gainera, Albina Stardustek eta Divina Comediak zuzendutako tailerra izango dugu. 

  • Irailak 16 Larunbata:

Jaialdiko programazio handieneko eguna larunbata izango da. Irailaren 15eko jardunaldia goizean hasiko da, Irantzu Varela kazetari eta komikoak eta Pikara Magazineren zuzendari Andrea Momoitiok parte hartzen duten kultura-zentro feminista “La Sinsorga” proiektuaren aurkezpenarekin. Ondoren, bertsolaritza-saioa egingo dute Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Maialen Belarra eta Miren Amurizak. Egun horretan, Andrea Momoitiok zuzendutako hainbat topaketa egingo ditugu Maialen Lujanbio bertsolariarekin, Paloma Polo artistarekin eta Ana Tijoux abeslariarekin. Arratsaldean, Ana Tijoux, Anari, Elvirus, Safu, Lasole eta Johako DJ Set musikalen emanaldiak hasiko dira. 

  • Irailak 17 Igandea: 

Irailaren 17an, igandea, amaituko da jaialdia, Christina Rosenvigne kantautorearen emanaldiarekin, duela 30 urte argitaratu zuen “Que me parta un Rayo” diskoa berreskuratuz. Jardunaldi honetan Aiert Alberdi Gipuzkoako kantautore gazteak lagunduko dio. Azkenik, Irantzu Varelak dinamizatutako topaketa batean, Esty Quesada (Soy una pringada) komika eta diziplina anitzeko artista, elkarrizketatuko dugu.  

Jaialdiko emanaldi eta ekitaldi guztiak Iruñeko ZENTRAL aretoan izango dira. 

Jaialdiaren eragile nagusia ez da soilik emakumeen presentzia artistikoa eta disidentziak erdian jartzea, baizik eta historian zehar bizi izan direnen eta ertzetatik sortu dituztenen diskurtso eraldatzaileak ere mahai gainean jartzea. Jaialdiaren berragerpena izan zen edizio hau; izan ere, bi edizio egin ondoren, antolatzaileek formatua aldatzea erabaki dute, ekimen musikatuak duen helburura iristeko: eztabaida bat irekitzea eta agertokietan berdintasunaren kontzeptua lantzea. Horregatik, 2023. musikaldiak berezitasun, ñabardura eta aukera berriak planteatzen ditu hirugarren edizioan. 

 

Laburrean

Non