"Peter, El Musical"
Familientzako musikalik onena izendatu zuten lehen urtean, formatu handikoen artean.
Mundu osoan 5.000 emanaldi eskaini eta bost milioi ikus-entzule izan ondoren, hemen dator berriz Peter, El Musical by Theatre Properties. Espainiar produkzio bat, hasieratik milioika ikus-entzuleren bihotzak beretu zituena. Londresen, Garrick Theatre-n jokatu zuten, eta The Times egunkariak Londresko bost musikal onenen artean kokatu zuen 2008an. Musikal hau munduko sei herrialdetan eman zen: Espainia, Portugal, Erresuma Batua, Mexiko, Kolonbia eta Uruguain, eta arrakasta handia izan zuen hala ikus-entzuleen nola kritikarien artean.
Orain, hemen datoz berriro, 2022-2023rako produkzio honek ahaztu ezinezko arrastoa utziko duelakoan. Theatre Properties, Atresmedia eta Grupo Eventix-en super ekoizpena. Eszenaratze berritua, antzerkiko azken teknologiekin, legendazko historia honen magia birsortzeko.
Oharra
Peter VIP sarrerak: informazioa eta salmenta leihatilan.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaTheatre Properties
- Data 2023(e)ko irailaren 13(e)tik 2023(e)ko irailaren 17(e)ra
- Ordutegia13 - 15: 20:00 / 16: 17:00 + 20:30 / 17: 12:30 + 17:00
- Lekua Victoria Eugenia Antzokia
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa35 / 55 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Victoria Eugenia Antzokia


