Dantzan irakasteko baliabideak Patxi Labordarekin

Eibar 2023(e)ko Irailak 12
  • Dantzan irakasteko baliabideak Patxi Labordarekin
    Dantzan Ikasi: Dantzan irakasteko baliabideak, Patxi Labordarekin, 2015-10-31. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Irailarekin hasiko da dantza ikasturte berria eta kurtso hasieran horretan behar berezirik izan ohi da irakasle berrientzat (eta ez hain berrientzat). Beraz, Patxi Labordarekin oinarrizko dantzarako baliabide pedagogikoen inguruko ikastaroa antolatu du Dantzan Ikasik. Izan ere, dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan, zailtasun, muga eta ezintasun ugari aurkitzen ditugu maiz, bereziki haur eta gaztetxoei irakasteko ahaleginean. Formula sekreturik ez, baina haurrekin dantza klaseetan lantzeko baliabideak eta zenbait pista eskainiko ditu Labordak.

Saio honetan oinarrizko kontzeptuak (egitura erritmikoa, isiluneak, pultsua, puntua, suspentsio edo esekidurak, zapaltzea, karga, oreka...) eta dantza tradizionalaren oinarrizko erritmoak (binarioa, ternarioa, konposatuak) errepasatuko dira, eta horretarako ikasketa sistema orokorrak (imitazioa, jarraipena, logika...) eta era desberdinetako ariketak (musika ariketak, perkusioak, diagonalak, bat-patekotasuna...) landuko dira.

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak
Irakaslea: Patxi Laborda - Aiko Taldea
Data: 2023ko irailak 12, asteartea
Ordutegia: 18:00-21:00
Lekua: Eibarko Portalea Kultur Etxea (Bista Eder 10, Eibar)
Matrikula: 15€
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

dantzan.eus

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2023(e)ko Irailak 12
  • Ordutegia18:00-21:00
  • Lekua Portalea - Bista Eder, 10 (Eibar)
  • Zenbatekoa15 €
  • Web Portalea

Non