Olarizu erromeria 2023 Gasteizen

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Irailak 11
  • Olarizu erromeria 2023 Gasteizen

XIX. mendetik hona, iraileko Andre Mariaren ondorengo lehen astelehenean (irailak 8), erromeria egin ohi da Vitoria-Gasteizko hegoaldean dauden Olarizuko zelaietan Olarizuko muino gaineko gurutzera igotzeko.

Goiz horretan bertan udalerria mugatzen duten mugarrien urteko ibilbidea egiten du udalbatzak; 500 urte baina gehiagoko ohitura administratiboa dena, eta alkatea basozain nagusi eta talde buru dela.

Arratsaldean, jolasak eta aisialdiko jarduerak egoten dira familiako kide guztientzat. Erromeria honekin udako zikloa amaitu eta bildutako uzta eskertzeko nekazarien erritua betetzen da.

Egitaraua

9:00: Mugarriak ikustera joateko ibilaldia. Espainia plazatik abiatuta Lubiano, Jungitu, Matauku, Oreitia, Argandoña, Villafranca eta Andollu arteko mugarriak ikustera joateko ibilaldia, Udal Txistulari Bandak lagunduta. (Gutxi gora behera 9,6 km-ko ibilaldia)

13:00: Babarrun jan herrikoia. (Arabako babarrun pintoa)Antolatzailea: BOILURBabeslea: Caja Vital Kutxa Fundazioa

  • Angelusa Olarizu mendi tontorrean

14:45: Udal Segizioaren etorrera Olarizuko zelaietara eta Udal Txistulari Bandaren harrera

17:00: Haur eta Gazteentzako jolasak: puzgarriak, ludoteka...

  • Erraldoi, Buruhandi eta Gargantuaren konpartsaren kalejira Olarizuko zelaietatik

  • Musika: Udalaren Folklore Akademiako Gaita-jole eta Trikitilari Banda

  • Dantzaldia TRIKIZIO taldearekin

  • Donibane-zuhaitz herrikoia *

18:00: Herri kirolak: Arabako aizkolarien bikotekako txapelketa Olarizuko zelaietan.

  • Elkartasunezko Eusko labeldun txahal pintxoa. Antolatzailea: ”Elkartasuna ez dago krisian” ekimena. Jasotako dirua CARITAS erakundeari emango zaio

18:15: Euskal dantzak, Arabako Dantzarien Biltzarraren eskutik. (Iturriaren inguruan)

18:45: Larrain Dantza eta Txulalai, Udalaren Folklore Akademiako gaita joleen eskutik. (Iturriaren inguruan)

20:00: Udal Segizioa erromeriatik itzultzea, honako hauek lagunduta: Udalaren Musika Banda; Udalaren Folklore Akademiako musikariak (txistulariak, Atabalak, Trikitilariak, Panderoak, gaita joleak eta danborrak); eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.

20:45: Zezen-suzkoa* Espainia plazan, jaialdiari amaiera emateko.

*Donibane-zuhaitz herrikoian eta zezen-suzkoan norberaren erabakiz hartzen da parte; beraz, horren ondorioz gerta daitezkeen istripuen gaineko erantzukizuna parte-hartzaileena beraiena izango da.

 

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2023(e)ko Irailak 11
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non