Udako Ikastaroak 2023 (UPV/EHU): "MUSIKA BIZI: musikaren errealitateak hizpide"
Azalpena
Nola bizi dugu musika? Zer eragin du gizartean? Musika gizartearen isla da? Galdera zabalak dira "MUSIKA BIZI" ikastaroan jorratu nahi ditugunak. Erantzunak aurkitzea baino, elkarrekin gogoeta egin eta eztabaidatzea da gure asmoa, musikaren gaineko begiradak uztartu eta aberasteko.
Transbertsalitatea eta diziplinartekotasuna gako dira ikastaro honetan. Alor ezberdinetako adituak bildu ditugu musikari buruzko begirada zabaltzeko. Izan ere, musika hainbat abiapuntutatik azter daitekeenez, esparruak uztartuko ditugu ezagutzan sakondu eta puntu komunak aurkitzeko, musika bizitzeko moduak eta musikaren gaineko bizipenak erdigunean jarrita. Hala, akademiatik komunikazioa, soziologia, generoa, eta hezkuntza jorratuko ditugu, besteak beste.
Baina aniztasuna ez dugu soilik gaietan oinarrituko. Izan ere, diziplinez gain, jatorria ere ugaria izango delako, akademia, industria eta sektore artistikoa bateratuko baititugu. Hala, ikertzaileak, profesionalak eta artistak batuko ditugu musika ulertzeko eta bizitzeko ikuspegi ezberdinei erreparatzeko.
Ikastaroa gogoeta aktiboan eta eztabaidan oinarrituko da. Hitzaldi batzuk teorikoagoak izango badira ere, oinarrian parte-hartzea eta dinamikotasuna sustatzea dago.
Helburuak
Oro har, helburua da musikaren inguruko oraindik hitz egin gabeko edo eztabaidatu gabeko auziak mahaigaineratzea, ikuspuntu anitz eta ireki batetik, modu dinamiko eta parte-hartzailean.
Musikari buruzko ezagutza berria zabaldu eta partekatzea.
Musikaren munduko egungo auziei buruzko gogoeta eta eztabaida piztea.
Akademiatik gizartera: musikaren arloan diharduten Euskal Herriko ikertzaileen lana dibulgatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
Metodologia
Uda Ikastaro honetan parte hartzaileak diren dinamikak erabiliko dira bertaratutako guztion ekarpenak eta hausnarketak eragin asmoz.
Programa
2023-09-07
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Marina Landa González | UPV/EHU
- Ion Andoni Del Amo Castro | UPV/EHU
“Musika popularraren aztarnak: ikusi eta ikasi, eta autonomia kulturalari heldu“
- Ion Andoni Del Amo Castro | UPV/EHU
“Zer da (eta zer ez) euskal musika eta kultura?“
- Josu Amezaga Albizu
- Kiliki fresko
Atsedena
“Feminismoa eta musika: the rock chick haratago“
- Cristina Arriaga Sanz | EHU/UPV - Ikertzailea
Mahai ingurua: “Gaur ze ostia?“
- Marina Landa González | Deustuko Unibertsitatea - Doktoretza aurreko ikertzailea (Moderatzailea)
- Myriam Miranda | Musikari eta Musika Bulegoa - Kultur kudeatzailea
- Julen Azpitarte | Kazetaria
- Gaztea irratiko kidea (zehazteke) | Gaztea
2023-09-08
“Bexamela eta pastela: zer esaten digute letrek?“
- Marina Landa González | Deustuko Unibertsitatea - Doktoretza aurreko Ikertzailea
“Soinu disidenteak: not only rock&roll“
- Natxo Rodríguez Arkaute | UPV/EHU - Irakasle- ikertzailea
- Quinndy Akeju | Aktibista, erizaina eta dantzaria
Atsedena
“Mundu amaierako soinuak: krisi ekologikoa eta musikagintza“
- Josu Larrinaga Arza | UPV/EHU - Ikertzaile eta irakaslea
- La Chula Potra | Rap abeslaria
Mahai ingurua: “"Rich&famous Euskal Herrian?"“
- Zuriñe Hidalgo | Musikaria eta artista
- Lide Hernando | Abeslaria eta gitarra jotzailea
- Iskandar Rementeria Arnaiz | UPV/EHU
Mahai ingurua: “Sintesis eta agurra“
- Marina Landa González | Deustuko Unibertsitatea - Doktoretza aurreko ikertzailea
- Ion Andoni Del Amo Castro | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2023(e)ko irailaren 7(e)tik 2023(e)ko irailaren 8(e)ra
- Lekua Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua, 48
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa25€-tik
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaElebietan
- Web Miramar Jauregia


