Arabako antzinako musika astea 2023: Tercia Realidad + Jorge Jiménez

Aiara 2023(e)ko Irailak 6
  • Arabako antzinako musika astea 2023: Tercia Realidad + Jorge Jiménez

Arabako antzinako musika asteko egitarauaren barruan

"Farinelliren biolina"
 
Programa honetan, 1720ko eta 1730eko hamarkadetan, Carlo Broschi kantariarentzat– “Farinelli” bezala ezagunagoa–, hau da, garai guztietako castrati-etan handienarentzat, idatzi ziren ariarik birtuosoenetako batzuk entzuteko aukera izango dugu. Ahots horren benetako tinbrea imitatzeko zeinahi hurbilketa utopia hutsa da. Jorge Jiménez ekinak eta apartak zuzentzen duen Tercia Realidad taldeak proposamen egiatan zintzoagoa egingo digu, hau da, musika hori biolinaren baliabide eta trikimailuetara eramatea, edo, beste era batera esanda, kantua soinu huts bihurtzea.

Kontzertua Kexaako Monumentu Multzoan egingo da, balio historiko eta artistiko handikoa, Aldundiak erosi berri duena eta gaur egun eraberritze eta egokitzapen prozesuan dagoena. Hori dela eta, kontzertua Elizan izango da eta aurretik Monumentu Multzora bisita gidatu partziala egin ahal izango da. Zehazki, Eliza bera eta Aiaratarren Hileta Kapera izango dira bisitaldian, Kantzilerraren eta bere familiaren hilobiak dauden tokia.

https://web.araba.eus/eu/turismoa/kexaako-multzo-monumentala/kapera

Programa horri esker, Tercia Realidad taldeak FestClásica, Musika Klasikoko Jaialdien Espainiako Elkartearen, 2023ko zigilua eskuratu du.

 

Tercia Realidad Jorge Jiménez, biolin-jotzailea eta zuzendaria

Daniel Lorenzo, biolin- eta biola-jotzailea

Pablo Zapico, , artxilaute-jotzailea eta gitarra barrokoaren jotzailea

Guillermo Turina, txelo barrokoaren jotzailea

Daniel Garay, perkusio-jotzailea

 

José de Herrando (h. 1720-1763)

Allegro, “El Jardín de Aranjuez en tiempo de Primavera con diversos cantos de paxaros y otros animales”

 

Riccardo Broschi (h. 1698-1756)

“Ombra fedele anch’io”, Aria, Idaspe operakoa

 

Riccardo Broschi

“Qual guerriero in campo armato”, Aria, Idaspe operakoa.

 

José de Herrando

Andante, “El Jardín de Aranjuez…” izeneko sonatakoa

 

Nicola Antonio Porpora (1686-1768)

“Or la nube procellosa”, dAria Artajerjes opera-pastichekoa

 

Nicola Antonio Porpora

“Nell’attendere mio bene” Aria, Polifemo operakoa

 

Georg Friedrich Händel (1685-1759)

“Lascia ch’io pianga” Aria, Rinaldo operakoa

 

Domenico Scarlatti (1685-1757)

Fandango en re menor para clave

 

Nicola Antonio Porpora

“Alto Giove” Aria, Polifemo operakoa

 

Riccardo Broschi

“Son qual nave ch’agitata” Aria, Artajerjes opera-pastichekoa

 

Jorge Jiménez eta Tercia Realidad taldeak egin dituzte moldaketa guztiak

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Irailak 6
  • Ordutegia19:30
  • LekuaKexaako Monumentu Multzoa - Arte Sakratuko Museoa
    Aiara
    Aiara
  • ZenbatekoaDoan

Non