Itsasoa da bide bakarra

Deba 2023(e)ko Irailak 2
  • Itsasoa da bide bakarra

Ines Osinagaren eskutik, jaialdia Itziarren.

Kubako eta Euskal Herriko musikariak izango ditugu bertan, ahotsak mundu, gorputzak zubi.

Itziarren oholtzan ines osinagarekin batera egongo diren musikarietako batzuk dira kubatar musikari hauek: Naile Sosa perkusioan, Irina Gonzalez gitarran (eta beste instrumentu pila batean), Yaima Orozco guiroan, klabean eta mood guajiroan.

Hiru musikari hauez gain, ines osinagarekin batera Itziarren egongo dira Garazi Egiguren, Duo Jade, Olatz Salvador, Miren Amuriza, Haizeatxo, Janire Etxabe eta beste lagun gehiago. Sarrera dohainekoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da, aforoa mugatua izango baita.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko Irailak 2
  • Ordutegia19:00
  • LekuaItziar
    Deba
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi

Non