Arabako antzinako musika astea 2023: Kirmen Uribe + Enrique Solinís

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Irailak 2
  • Arabako antzinako musika astea 2023: Kirmen Uribe + Enrique Solinís

Arabako antzinako musika asteko egitarauaren barruan

"MARGOEN POESIA"

Kirmen Uribe ahots

Enrike Solinís 

"Gutun zuria Kirmen Uriberi"

Inolako zalantzarik gabe, Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) Europako egungo literaturaren ahots nagusietakoa da. 2001ean, Bitartean heldu eskutik poema-liburua argitaratu zuenetik, kritikarien aintzatespena lortu du eta harrera ona izan du mundu osoko irakurle askoren artean. Musika beti egon da Uriberen bizitzan eta lanetan, musikagile batek musika lantzen duen moduan darabilelako hizkuntza. Uribek dioenez, “Poesiak bakarrik ez, liburu guztiek dute musika eta kadentzia”.

Arabako AMAk ikasle garaiko Gasteizera itzultzeko gonbita egin dio eta gutun zuria, baimen osoa, eman dio musika eta hitza bateratzen direneko bideak azter ditzan. Enrike Solinís (Bilbo, 1974) gitarra eta laute jotzailea, inprobisatzaile aparta eta artista guztiz sortzailea, izango du lagun proposamen berezi hau biribiltzen.

 

 

 

 

 

Laburrean

Non