Nafarroako Komikiaren Azoka 2023: "Non gogoa" erakusketa

Estella-Lizarra 2023(e)ko irailaren 1(e)tik 2023(e)ko irailaren 24(e)ra
  • Nafarroako Komikiaren Azoka 2023: "Non gogoa" erakusketa

Nafarroako Komikiaren Azoka 2023.

1983 eta 1984 urteen artean, Javier Minak eta Pedro Osesek mendizaletasuna sustatzeko euskarazko Habeko Mik aldizkarian istorioak egin zituzten. Lau hamarkada beranduago, Nafarroako Denonartean argitaletxeak bikoteari omenaldia egin dio, urteetan egindako komiki horiek album batean bilduta, bi istorio berri ere badituena. Izena iradokitzailea da, inondik inora.

Non gogoa… albumak bederatzi narrazio labur biltzen ditu, historiako gertakizunak kontatzen dituztenak. Istorioak Gary Hemming, Iñaki Aldaia, Bianca di Beaco, Kurt Diemberger edota Reinhold Messner mendizaleen gisakoen kontaketetan eta bizipenetan oinarrituta daude.  Egiten duten tratamendu intimistagatik —pertsonaietan zentratzen direnak, kirol-jardunean baino gehiago— eta kontenplaziozko poetikagatik ezaugarritzen da lana. Osesek potentzia piktoriko handiko binetetan gizakiak goi mendietan gora edota eguraldiari aurre egiten irudikatzen dituen bitartean, Minak beren gogoeta lakonikoak erreproduzitzen ditu, harridura existentzialetik ahalegin fisikoaren edo bakardadearen egiaztapenera doan barne-bakarrizketa batean. Muturreko egoeretako eta laguntasun-istorioak dira, gizakiaren eta naturaren arteko harreman berezia deskribatzen dutenak eta tarteka elementu fantastikoak ere sartzen dituztenak.

Albumaren argitalpenak gure komiki-ondarearen berreskurapenean mugarri bat ezarri du.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko irailaren 1(e)tik 2023(e)ko irailaren 24(e)ra
  • LekuaFray Diego Kultur Etxea
    Rua, 7 (beheko solairua)
    Estella-Lizarra

Non