Nafarroako Komikiaren Azoka 2023: "Goya - Hellboy" erakusketa

Pamplona/Iruña 2023(e)ko irailaren 1(e)tik 2023(e)ko irailaren 24(e)ra
  • Nafarroako Komikiaren Azoka 2023: "Goya - Hellboy" erakusketa

Nafarroako Komikiaren Azoka 2023.

Stéphane Levallois (Paris, 1970) artista entzutetsuak Goyaren ikonografia fantastikoaren inguruko gogoeta proposatzen du: Pradoko Museoan dauden pintura beltzak, Lázaro Galdiano Museoan ikusgai dauden Akelarreen oliozko pinturak… Horiei munstro garaikidea txertatu die. Mike Mingnolak sortutako Hellboy. Levallois Goyaren iruditegira gerturatzen da bere 72 irudi eta bideo batean, zeinetan artista aragoiar gor handiaren obrarekin parez pare egiten baitu. Erakusketan Mignolaren bi ilustrazio osagarri daude: Hellboy In the Chapel of Moloch sagaren azaleko irudia, eta Goyaren Átropos edo Las Parcas mihisearen omenezko ilustrazioa.

Asier Mensurok egin du GOYA-HELLBOY erakusketaren komisariotza AFUNDACION, ABANCA gizarte-ekintzarentzat eta Iruñeko Udalarentzat.

· STÉPHANE LEVALLOIS: XXI. mendeko frantziar artista handienetako bat da. Hollywoodeko zinema-zuzendarien artean oso estimatua da pertsonaia beldurgarrien «concept art» delakoak sortzeko. Film ugaritan aritu da: Ridley Scotten Alien Harry Potter, Jurassic Park, Pirates of the Caribbean, Kong: Skull Island, Narniako saga, Guardians of the Galaxy, etab. Horrez gain, bideoklipak eta publizitatea ere egiten ditu munduko agentziarik onenekin, eta Kayne Westekin lan egin du, adibidera. Komikigintzan, Orsay Museoaren Les disparues d’Orsay lana egin zuen enkarguz, edo Louvreko Museoaren eskutik Leonard 2 Vinci (Espainian, DOLMEN argitaletxeak ekarri du). Kafkaren Metamorfosia lan ezagunaren irudiak ere egin zituen, baita Croc croc, à l’école des petits squelettes ere (Espainiara Libros del Zorro Rojo-ren eskutik iritsi da).


Laburrean

Non