"EGUZKILORE" (MITOLOGIA ETA JAZZ IKUSKIZUNA)

Irurtzun 2023(e)ko Abuztuak 27
  • "EGUZKILORE" (MITOLOGIA ETA JAZZ IKUSKIZUNA)

Ikuzkizun honek agertoki magiko batera garamatza, eta bertan euskal mitologiako jainkoek, hala nola Amalur, Ilargi, Mari, Ortzi, Ekhi eta Gaueko, Eguzkiloreren kondaira kontatuko digute. Xabi Olkozek konposatutako musikak eta proiekzioek mistorioz eta xarmaz betetako istorio pagano zahar honetan biltzen gaituzte. Narratzailearen bidez, Eguzkilore inguratzen duten misterioak ezagutuko ditugu, jainkoek funtsezko zeregina baitute.

Ikuskizun honek magiaz betetako mundu batean murgilduko gaitu, gure sustrai kulturalekin konektatuz eta euskal tradizio mitologiko aberatsa jazz-musikaren bidez esploratzera animatuz.

Eguzkiloreren soinu-banda musikatuko dutenak, Jon Zufiaurre saxo tenorea, Bernardo San Martin pianoa, Jorge Sánchez kontrabaxua, Xabier Olkoz, bateria eta perkusioak izango dira, eta gainera, Ainara Ortegak grabaturiko off ahotsa.

Ikusle guztientzat, euskarazko ikuskizuna, jazz musika eta off-eko ahotsezko narrazioarekin. 


Laburrean

Non