Udako Baserriko Uzta: Uger taldea

Atxondo 2023(e)ko Abuztuak 26
  • Udako Baserriko Uzta: Uger taldea

Atxondoko Biezko Baserriak hartuko du txanda Udako Baserriko Uzta ekimenaren ospakizunean. 

Ekitaldia goizeko 10:30etan abiatuko da ongi etorriarekin, Axpeko parkinetik Biezkora pasiera gidatua egingo da bertako historia eta kontuak entzunez. Ondoren etxaldearen bisita egingo da hamaiketakoarekin bukatuz. 12:30etatik aurrera, Uger rock talde bilbotarrak girotuko du hitzordua eta amaitzean, bazkaria egingo da EHKOlektiboko kideen baserrietako elikagaiekin osatuta. Arratsaldean zenbait ekintza egongo dira, hala nola: bakarrizketa saio bat, Joana Ocaña eta Garazi Magunagoitiaren eskutik; Astoturfer musika taldearen kontzertua, non Biezko baserriko Anerrek gitarra jotzen duen; eta Sendabelarren Destilazio tailerra, non sendabelarrak bildu eta alanbikean destilatuko diren Biezko baserriko Oihanerekin.

Baserriko Uztan parte hartzeko 30 € ordaindu beharko dira, etxaldeko bisita, ekitaldiak, bazkaria eta tailerra barne. 6-12 urte bitarteko haurrek 15 €. Eta 6tik beherakoek doan. Aurretik izena eman beharko da, tokia mugatua baita.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 26
  • Ordutegia10:30
  • LekuaBiezko baserria
    Atxondo
  • Zenbatekoa30 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non