Kilometro Lezo 2023: "Transir"
Kilometro Lezo 2023 jaialdiaren barruan.
Transir eraldaketa, aldaketa, bizitza eta heriotzari buruzko joko bat da.
Zirkuan, egunerokotasunean bezala, bizitza dugu jokoan. Ez dugu heriotza baino gauza seguruagorik. Zoriontsuak, mugagabeak eta natura kontrolatzeko gai garela uste izan dugu. Gure giza izaera onartzeak, azkenean hilko garela, dena amaitzen dela eta dena ez dagoela gure esku onartzeak, agian, aukera emango digu orainean pentsatzeko, garen honetan, zer sentitzen dugun eta nahi dugun honetan.
Agian horrek zehaztuko digu nolakoa izango litzatekeen bizitza osoagoa bizitzea. Umorezko eszenaratze arina, zirkuko aireko egitura baten lau hanken artean gertatzen dena. Transir Rojo Telónen hirugarren proiektua da. Lan horretan, zirkuaren mintzairari (aireko akrobaziak eta akrobazia bertikalak) zuzeneko musika gehitzen zaio.
- Egilea: Rojo Telón Compañía de circo, Marta Alonso Tejada
- Zuzendaritza: Marta Alonso Tejada
- Musika: Xandra Arostegui Aspiunza
- Eszenografia: Iñaki Ziarrusta, Santiago Moreno
- Koreografia: Marta Alonso Tejada
- Aktoreak: Xandra Arostegui, Ana Cuervas, Begoña Peñaranda, María Salmerón
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaRojo Telón Compañía de Circo
- Data 2023(e)ko Abuztuak 26
- Ordutegia20:00
- LekuaLezo
- ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


