Bilboko Aste Nagusia 2023: Guillermo Garmendia Band
Bilboko Aste Nagusiko 2023ko egitarauaren barruan.
Guillermo Garmendia bilbotar musikari ospetsuak Bilboko musikagintzako musikari ezagunak bildu ditu proiektu honetan, garai bateko Bilboko kanturik ezagunenen errepaso musikala egiteko.
Kolaborazioen artean daude, besteak beste, Ana Bejerano (Mocedades), Carlos (5ª reserva) eta Iñaki Egaña (Barrabas)... Botxoko yéyé gazteriari domekako guateke-arratsalde ahaztezinak pasarazi zizkioten artistak.Beti bezala, lagun izango ditu bere musikariak, profesionalak eta musika eskoletako eta kontserbatorioko irakasleak.
Guillermo Garmendia piano-jotzailea ospe handia erdietsitakoa da Bilboko ekitaldietan; bilbainada-diskoen ekoizle historikoa da eta Arriaga antzokiko bilbainada-galetako zuzendaria izan da azken 10 urteetan.
Oraingo honetan, ohiko kideak izango ditu lagun: Lis Lopez Lago, abeslari; Ramon Escobar, gitarra-jotzaile; eta Roberto Rivas, perkusioan eta haize-instrumentuetan.
Ibilbide ederra egingo dute 60ko hamarkadako Bilbao pop delakoaren abestietan barrena.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Abuztuak 20
- Ordutegia23:30
- LekuaDoña Casilda Parkearen Pergola
Bilbao - HizkuntzaGaztelania


