"¡Agur, Otxoa Feroz!" (La Otxoaren azken ikuskizuna)
Jose Antonio Nielfa ospetsuari buruzko musikala, non berak, 75 urterekin, zuzenean kantatuko ditu abestiak.
Bilboko pertsonaia maitearen azken zuzeneko emanaldiek sortutako ikusmina eta eskaera handia ikusita, BBK Salak, gainera, eta salbuespen gisa, bere leihatila irekiko du aste honetan. Hasiera batean Bilboko Kale Nagusiko lokala oporrengatik abuztuaren 13ra arte itxita egotea aurreikusita zegoen arren, gaurtik, uztailaren 17tik, ostiralera, uztailaren 21era, in situ erosi ahal izango dira sarrerak, 10:00etatik 13:00etara. Horrela, "¡Agur, Otxoa feroz!" ikusteko aukera erraztu gura zaio online erosketak egiten hain ohituta ez dagoen publikoari. Txarteldegiko prezioa aretoaren webguneko berbera izango da, 18 € (azken prezioa).
Unai Izquierdok idatzi eta Getari Etxegaraik zuzendutako "¡Agur, Otxoa feroz!" lanean lau antzezle izango dira, La Otxoaren eta bere bizitzako pertsonaien larruazalean sartuko direnak: Izquierdo eta Etxegarai, Gemma Martínez eta Arnatz Puertas. Lanak Jose Antonio Nielfaren (Bilbo, 1947) ibilbidea kontatzen du, San Frantzisko auzoan izandako haurtzarotik diktaduran eta trantsizio-garaian LGTBIQ+ ikono bihurtu eta 1979ko Aste Nagusian "Libérate” (Aska zaitez) abestiarekin arrakasta lortu zuen artekoa. Nielfa bera izango da agertokian, eta bere kanturik gogoangarrienetako asko zuzenean abestuko ditu, tartekatuz joango baitira bere bizitzako eta ibilbideko une jakin batzuk irudikatzeko. Show honek omenaldi bat izan gura du "jada gure Herriaren historiaren parte den norbaiten mailakoa, ondoren etorri ginenok errazago izateko bidea ireki zuen norbaiten mailakoa" esanez laburbildu du Izquierdok.
- Zuzendaria: Getari Etxegarai
- Dramaturgia: Unai Izquierdo
- Antzezleak: José Antonio Nielfa "La Otxoa", Arnatz Puertas, Gemma Martínez, Unai Izquierdo, Getari Etxegarai
- Ekoizpena: Sala BBK
Bilbo, 2023. La Otxoak erretiroa hartuko du eta eszenatokietatik jaitsiko da. Horixe da bere nahia, baina zerbaitek eragotzi egingo dio peluka behin betiko zintzilikatzea. Jose Antonioren bizitzaren parte izan diren pertsonai guztiek berriz antzeztuko dute gaubela honetan. Familia, maitaleak, lagunak eta etsaiak itzuli egingo dira bere biografiaren pasarterik aipagarrienak gogoratzeko. Lau aktorek haren bizitzaren errepaso bat egingo dute eszena gainean, La Otxoak berak bere ibilbidea markatu duten kantuak errepasatzen dituen bitartean, agertokiei azken agurra eman aurretik. Arazoa da La Otxoa ez dela azken show horretara iritsiko. Lortuko dute azkenean protagonista aurkitzea azken agur hori ematera iritsi dadin? Orain bere esku dago, mirestua edo jubilatua?
Bilboko harrotasun guztien kantaria, peluka eta takoidun poeta, lentejueladun juglarea, zintzotasunaren pregoilaria eta gaueko erregina. 1979an askatu zuen bere burua Bilboko jai batzuetan, beste askoren zapalkuntza arinduz. Izenez Jose Antonio, abizenez, La Otxoa.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2023(e)ko abuztuaren 20(e)tik 2023(e)ko irailaren 3(e)ra
- Ordutegia19:30
- Lekua BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao - Zenbatekoa18 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web BBK Aretoa


