BidasoaFolk 2023: Urbalia Rurana
Bidasoa Folk 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Urbália Rurana taldeak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Valentziako musika tradizionalaren baitako haren estilo berezia lantzen. Musika hori Mediterraneo itsasoaren ertzeko beste herrialde batzuetara gerturatzea da taldearen helburua, eratu zen unetik.
1990az geroztik, Iberiar Penintsula osoko eta Europako beste herrialde batzuetako agertokietan jo dute, eta zazpi lan diskografiko argitaratu dituzte. Sariak jaso dituzte lan horiek, baita kritikarien eta publikoaren aitorpena ere. Valentziako folkari lotutako talderik garrantzitsuenetako bat bihurtu da taldea, eta modu aktiboan parte hartu izan du jatorriko musikaren gaineko jaialdiak sustatzen eta sortzen (Cant al Ras de Massalfassar, Festacarrer de Ondara eta Xàbia Folk, beste batzuen artean).
Sarau mediterrani kontzertuan 1990az geroztik bildutako errepertoriorik etnikoena jotzen du Urbália Ruranak. Bertan, lurrari lotutako abestiak eta dantza autoktonoak nabarmentzen dira, baita mediterraneokoak ere, taldearen zazpi lan diskografikoetako filosofiari jarraituz.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Abuztuak 19
- Ordutegia20:30
- LekuaGaztelu zahar frontoia
Hendaia - ZenbatekoaDoan


