Huntza

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Abuztuak 18
  • Huntza

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitateko giroan bildutako Gipuzkoako sei gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da. Orain, ia hamar urteko ibilbidearen ondoren, banantzearen berri eman dute. ?Azkena izan balitz bezala? izenburupean, Huntzak hitzematen du entzuleek gozatuko dutela geratzen zaien emanaldi bakoitzarekin, eta Saguesena izango da horietako bat. Huntzak ia hamar urte bete ditu bere melodiak, trikitia eta euskara Euskal Herriko eta munduko txoko askotara eramaten, euskal folka eta pop-aren inguruko harmonia eta erritmoak bateratuz.


Laburrean

Non