Aurrera Fest 2023
Euskalduna Bilbaok aurten ere "AurreraFest!" jaialdiaren emanaldiak Aste Nagusiko egutegiari gehitu dizkio, bere egutegiko ikuskizunen denboraldirik esanguratsuenari. Jaien egitarauan honako hauek sartzen dira: "Grease" musikala; Mayumanaren "Impulso" dantza eta perkusioa; Markeliñeren "Carbon Club" kabareta; "La curva de la felicidad" eta "Las chicas del trébol" komediak; eta, Euskalduna Bilbaoren oholtza sorkuntza artistiko propioaren esku jartzen duen jaialdiaren laugarren edizioari.
Aurtengo edizioan aurkeztutako 44 hautagaietatik aukeratutako 14 lanekin igoko da eszenatokira bertako talentua. Aurrera Fest!, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena, zigilu propioa duten arte eszenikoen esparrura zuzentzen da, eta esparru honetan egiten den lana sustatzea du helburu, artistek zirkuitu komertzialera heltzea lortu eta ohiko promoziora iristea gauzatuz.
Ikuskizunak abuztuaren 18tik irailaren 10era bitartean izango dira, 0E aretoan, 10 euroko prezioan. Sarrera guztiak salgai www.euskalduna.eus webgunean.
Jardueren egutegia
Abuztuaren 18an antzerki interaktiboa izango da, Karramarro Impro taldearen eskutik, "El Escondite" izenekoa. Larunbatean, abuztuak 19, 0E aretoak Soinuak Haizean hartuko du, dantza tradizionala eta garaikidea, ganbera musika eta antzerkia uztartzen dituen "Itsasoa Laino Dago" ikuskizunarekin. Igandean, abuztuak 20, publikoak "Vaya Pack De Vasc@S" umorezko ikuskizunaz gozatu ahal izango du, Nerea Garmendia eta Víctor Amilibiarekin.
Abuztuaren 24an Amets Bete Kultur Elkarteak "Historias Cercanos" antzerki komikoa eskainiko du. Hurrengo egunean, abuztuaren 25ean, publikoak The One kontzertuaz gozatzeko aukera izango du eta musikarekin jarraituz, 26an, Deep Sea Monk taldearen kontzertua izango da. Abuztuaren 27an, Gospel Bilbaoren kontzertua. Abuztuaren 31n Oliver & Liubak "Los Inventores" show-a eskainiko du.
Loturak Dantza Konpainiak "Ausarta" dantza esperimentaleko ikuskizuna eskainiko du irailaren 1ean. Irailaren 2an Crossoverren "Risión Impovsible" komedia izango da Euskalduna Bilbaon, eta hurrengo egunean, irailaren 3an, publikoak "Eguzkilore" izeneko musika ikuskizunaz gozatzeko aukera izango du, Bazzkun Proiektuak taldearen eskutik.
Irailaren 6an, Raquel Torresek eta Ane Lindanek "Despotorre" bakarrizketarekin barre egingo diote publikoari. Hilaren 7an, Ilargiren "Beldurrekin Dantzan" kontzertua izango da 0E aretoan. Azkenik, irailaren 8an, Olatz Garciak emanaldia eskainiko du "The Standarse Of My Chilhood" biraren barruan.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko abuztuaren 18(e)tik 2023(e)ko irailaren 10(e)ra
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - Zenbatekoa10€
- Sarrerak Erosi
- Web Euskalduna Jauregia


