Donostiako Aste Nagusia 2023: Alurr Dantza Taldea

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Abuztuak 16
  • Donostiako Aste Nagusia 2023: Alurr Dantza Taldea

2023ko Donostiako Aste Nagusiaren barruan.

Alurr Dantza Taldea Ibarran egoitza duen dantza taldea da. Talde honek 1995ean hasi zuen bere ibilbidea eta dantza tradizionalaren irakaskuntza oinarritzat harturik proiektu pertsonal bat eratzen joan da orduz geroztik, beti ere dantzatik baino haratago dagoen ikusmira batekin. Oinarri tradizional batetik abiaturik, nortasun berritzaile bat lortu dugu. Dantza tradizional, klasiko eta garaikideak elkartu eta alderdi hauek gure musika, erritmo eta jantzietara eramaten ditugu. Antzeztokiko estetika ere mailarik altuenean zaintzen saiatzen gara.

Alurrek, bere ikuskizun eta dantzak batik bat Euskal Herriko probintzia ezberdinetan erakusten saiatu arren, bere lanak beste hainbat txokotan erakusteko aukera ere izan du, hala nola, Frantzia, Eslovenia, Alemania, Irlanda, Italia, Galizia eta Katalunian.

Gure Aste Nagusian egingo duten lehen agerraldia Luberri izeneko ikuskizuna eskainiko digute.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 16
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKonstituzio Plaza (Donostia)

    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non