San Roke Jaiak 2023 Laudion: egitaraua

Laudio 2023(e)ko abuztuaren 15(e)tik 2023(e)ko abuztuaren 27(e)ra
  • San Roke Jaiak 2023 Laudion: egitaraua
  • San Roke Jaiak 2023 Laudion: egitaraua
  • San Roke Jaiak 2023 Laudion: egitaraua

Zortzi egunez, herria umorez, alaitasunez eta jai-giro osasuntsuaz beteko da berriro ere, abuztuaren 15etik 17ra eta 23tik 27ra bitartean gustu eta adin guztietarako jarduera ugari bilduko dituen programarekin. 

GUSTU ETA ADIN GUZTIETARAKO ERRITMOAK

Musika, ezinbestekoa edozein jai-programazioan, herriko kaleak gustu eta adin guztietarako erritmoekin beteko ditu abuztuaren 15etik 17ra eta 23tik 27ra. Hala, musika-emanaldien artean, hauek nabarmentzen dira: El Consorcio eta King África (abuztuak 15), Gatibu (abuztuak 16), En Tol Sarmiento, Los 5 bilbainos eta La Basu (abuztuak 17), Mojinos Escozíos eta Golden Apple Quartet (abuztuak 23), mariachis Los Tenampas eta Ptazeta (abuztuak 24), Sorotan Bele San Roque Musika Taldearekin eta Rosario Flores (abuztuak 25), La Misión Orkestra eta Hika Dantza Taldea (abuztuak 26), eta Puro Relajo (abuztuak 27).

Bertsoek bere lekua izango dute ere 24an, Beatriz Elgezabal artistak zuzenduko duen clown bertso-saioarekin. Musika proposamen guztiak doakoak izango dira eta herriko hiru agertokitan izango dira: Herriko Plazan, Alberto Aceron eta Hiru Gurutze aparkalekuan.

TXIKI ETA NAGUSIENTZAKO EKINTZAK

Aurten jaiak abuztuaren 15etik 17ra eta 23tik 27ra ospatuko dira. Bertan, txikiek eta nagusiek haur parkeez, fandango eta arin-arin lehiaketa klasikoez, musika onenaz eta kale antzerkiaz gozatu ahal izango dute, baita Don Terencio eta Doña Tomasa erraldoiekin dantzatu ere. Herrian oso errotuta dauden buruhandiak ere jai guztietan arituko dira, baita bigantxak ere.

Izan ere, txikienentzat abuztuaren 16an Go! azen karaokea iritsiko da telesaileko aktoreekin, Malen Azpirotzekin (Ira¡a), Joanes Etxevesterekin (Ibai) eta Julen Castillorekin (Koldo), euren abesti ezagunenak interpretatuz. Eta ez hori bakarrik, Xaibor ere Laudion izango da abuztuaren 26an bere musika eta erritmo berriak haurrei aurkezteko.

Jarduera herrikoiek ere protagonismo berezia izango dute jaietan. 25ean Baserritarraren Eguna ospatuko da eta hurrengo egunean odolki ospetsuek beren usaina zabalduko dute Laudioko kaleetan zehar. Herri kirolak, espezialitate ezberdinetako lehiaketa gastronomikoak eta txapelketa tradizionalak ere ez dira faltako. Ezta kuadrillek antolatutako ekintzak, gainera aurten zazpi kuadrilla berri gehitu dira.

ZAZPI KUADRILLA BERRI

Laudioko kuadrillek euren ohiko jai-ekitaldiekin jarraituko dute, hala nola kalejira klasikoekin edo abuztuaren 24an, ostegunean, egingo duten bazkari klasikoarekin. Gainera, aurten beste zazpi kuadrilla gehitu dira. “Iazko jaien arrakastaren ondoren aurten zenbait berrikuntza etorriko dira sortu diren kuadrilla berrien eskutik. Jaietan hainbat ekintza antolatzeko gogoz datoz, ekitaldi guztietan parte hartzeaz gain. Laudioko kuadrillentzat, gaur egun aktibo jarraitzen dutenentzat eta jaietan arrastoa utzi duten beste batzuentzat, jaien aurretik argituko dugun sorpresa txiki bat ere gordeko dugu”, zinegotziak nabarmendu duenez.

Herriko taldeak beren aldetik, Sanrokeetako protagonista izango dira, berriro ere.

LATIORROK KARTS LASTERKETA HARTUKO DU

2023 honetan ere Sanrokeak nobedade garrantzitsuekin datoz, aurten Latiorro auzoak, lehen aldiz, kirol ekitaldi berezi bat hartuko baitu: “Laudioko San Roke Open Trofeoa” Karts lasterketa. Abuztuaren 19an egingo den kirol jarduerak Albert Costa, Jaime Alguersuari, Dani Clos, Aleix Alcaraz, Nil Montserrat eta Jon Lainz pilotu laudioarra hurbilduko ditu, besteak beste.

Ekitaldia 16:00etan hasiko da Club Porscheren erakustaldi batekin, eta lasterketa 19:20ean iritsiko da.

ROKETXUREN ERRETZEA

Roketxu ere ekitaldietan izango da berriro ere. Izan ere, eta azken urteetako ohiturari jarraituz, su artean amaiera emango die Laudioko jaietako zortzi egunei. Baina hori bai, 2024ko abuztuan berriro berpizteko promesarekin. Izan ere, aurten Laudioko Udalak Roketxuren molde bat egin du urtez urte haren esentziari eusteko.

INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE

Jaiak edozein motatako indarkeriarik gabeko guneak izan daitezen, Beldur Barik taldeak karpa bat jarriko du Batzalarrin kalean hilaren 15ean, 10:30-13:30 ordutegian, eta 24 eta 26an, 19:00etatik 22:00etara. Udalerriko LGTBI+fobiaren erradiografia lortzeko asmoz, hilaren 23an Ikusgune karpa jarriko da Batzalarrinen. Gunea herritarren eskura egongo da 19:00etatik 22:00etara.

 

 

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2023(e)ko abuztuaren 15(e)tik 2023(e)ko abuztuaren 27(e)ra
  • LekuaLaudio

Non