Ondarroako Jaiak 2023: "Female" + "Lauesku"

Ondarroa 2023(e)ko Abuztuak 15
  • Ondarroako Jaiak 2023: "Female" + "Lauesku"
    "Female"
  • Ondarroako Jaiak 2023: "Female" + "Lauesku"
    "Lauesku"

2023ko Ondarroako Jaien egitarauaren barruan

Female

Emakumeak.

Microclimate ikuskizunaren laburpena.

  • Zuzendaritza, Koreografia: Judith Argomaniz
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Rubén Albelda, Jaiotz Osa
  • Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Paula Parra
  • Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantziak: Xabier Mujika, Kionita-Nuria Viso Bastarrika
  • Musika: Cigarettes After Sex, Nina Kraviz, Pan Sonic

Lauesku

Lauesku obrak barne-gogoetarako gonbidapena egiten digu gure buruari galde diezaiogun zergatik bete behar ditugun naturaltasun eta menpekotasun osoz arauak, ohiturak, erregelak eta ezarritako legeak, eta zergatik ontzat jo behar ditugun aurrez erabakitako irtenbide eta erantzunak.

Lengoaia koreografikoak onarpenaren eta aurkakotasunaren inguruan ikertu nahi du, topatzen ditugun egoera desberdinei ematen diegun erantzun gisa,baita horiek dakartzen ondorioen inguruan ere.

Pilota-partida baten bitartez, joko-arauak zalantzan jartzen dituzten eta ezarritakoa funtsezkoa ez den hainbat egoera aurkezten zaizkigu.

  • Kategoria: Dantza garaikidea
  • Zuzendaria: Judith Argomaniz
  • Koreografoa: Judith Argomaniz
  • Interpreteak: Jaiotz Osa, Lionel Ah-Sou, Judith Argomaniz
  • Musika/soinua: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi
  • Argiztapena: Gabriel Punzo
  • Ikus-entzuneko gidoiralia: Diego Hernández
  • Jantziak: Eider Ezenarro
  • Iraupena: 12 minutu
  • Konpainia:Lasala


LASALA 

Bartzelonako Institut del Teatren eta Madrilgo Maria de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan egin zituen ikasketak Judith Argomanizek.

Azken horretan lizentziatu zen, kalifikaziorik handiena eta aparteko saria lortuta. 2017an, Gipuzkoako Dantza Irakasleen Elkartearen errebelazio-saria jaso zuen, “koreografiaren eta interpretazioaren munduan duen potentzialagatik eta etorkizun oparoagatik”. Ballet Biarritz Junior eta Amaury Dance Company konpainietan parte hartu du, eta Nacho Duatoren, La Macanaren eta Shlomi Bitton-en obrak interpretatu ditu.

2013. urtean, dantzatik eta fotografiatik zetozen artistez osatutako LASALA konpainia sortu zuen. Konpainiak etengabeko ikerketa egiten du hizkuntza fisikoa eta egungo estetika sortzeko, taldearen kezkak islatzeko asmoarekin. 2013an sortu zenetik, bertoko eta nazioarteko hainbat jaialditara gonbidatu dute.

Honako hauek dira berak sortutako lanetako batzuk: Hooked (2013), Hooked (still) (2014), Lauesku (2014), Lauesku 22 (2015), Trip eta Now (2016) eta Microclimate (2017).

 
Ondarroako Udala

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaDantzarte eta LaSala
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 15
  • Ordutegia23:30
  • LekuaItsasaurre Plaza
    Ondarroa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non