Mañariko Jaiak 2023: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana
Mañariko Jaien 2023ko egitarauaren barne.
MEXIKOTIK (Desde México) datorkigu bisitan “Mariachi IMPERIAL Elegancia Mexicana”; Tomas Pitayo jaunaren zuzendaritzapean –Rocío Durcal entzutetsuarekin hainbatetan jardundakoa–; haren profesionaltasuna dela-eta jada 20 urte daramatza gure artera etortzen, taldearen zuzendari eta arduradun gisa.
Dantza-bikote batek Mexikoko folkloreko dantzekin girotzen eta apaintzen du ikuskizuna, eta hainbat jantzi-aldaketa egiten dituzte, hala nola Veracruz, Chiapas, Nuevo León eta Jalisco estatuetakoak.
Mexikoko kantu nabarmenak, tradizionalak, gure kideen ahotsean; besteak beste, La hija del Mariachi (“de picadillo”) bi ahotsetan interpretatua, bai eta MEXIKOKO Iraultzako kantuak ere, hala nola El rey, Caballo Prieto, México eta abar.


