Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdia 2023: "GRUYÈRE"
2023ko Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.
GRUYÈRE Ernesto eta Mariaren hiru eguneko epopeiaren istorioa da. Bankuak epe hori eman die zor dituzten hipotekaren hiru kuotak ordaintzeko. Ordaintzen ez badute, etxetik kanporatuko dituzte. Ernestok eta Mariak osatzen duten bikotea arrunta eta normala da; horregatik, publikoa berehala sentituko da identifikatuta haiekin eta haiekiko enpatia sentituko du. Izan ere, geroz eta ikusezinagoa den klase ertain horretakoak dira: beren lanari esker bizi dira, era guztietako zergak ordaindu behar dituzte eta, zerbait erostekotan, arimaren zati bat saldu behar diote banku bati.


