Zarauzko Jaiak 2023: egitaraua (Aste Nagusia 2023)
Festa jendetsuena Aste Nagusia da, dudarik gabe. Izan ere, abuztuaren 14tik 16ra ospatzen dute, udako oporraldian, eta herritarrok nahiz bisitariek gogoz bizi dituzte. Girotsua bada Zarauzko uda, are gehiago izaten da egun horietan antolatzen dituzten ekitaldi ugariekin. Horien artean traineruen estropadak dira arrakasta gehiena dutena.
Ohikoa den moduan, gauero kontzertuak eskainiko dira Malekoiko eszenatokian.
Hauek izango dira aurten gurean izango ditugun taldeak:
- Astelehena, abuztuak 14: Ithaka eta STR.
- Asteartea, abuztuak 15: Zetak.
- Asteazkena, abuztuak 16: Su ta Gar.
- Osteguna, abuztuak 17: Puro Relajo.
- Ostirala, abuztuak 18: Mago de Oz.
- Larunbata, abuztuak 19: Bulego.
- Igandea, abuztuak 20: Leize.
Egitaraua:
Abuztuak 14, astelehena
12:00 Lege Zaharren enparantzan, herriko jaiei hasiera emateko suziriak, buruhandiak eta erraldoiak, Jainekin txarangaren laguntzarekin.
19:00 - 21:30 Musika Plazan, “Joselu anaiak” taldearen emanaldia.
20:00 Santa Maria La Real parrokian, Schola Cantorumek abestutako salbea.
21:30 eta 23:00 Malekoian, ITHAKA eta STR taldeen kontzertua
Abuztuak 15, asteartea
10:30 Santa Maria La Real parrokian, meza nagusia Schola Cantorumek abestuta.
12:00 Lizarrako Dultzaineroek herriko kaleak alaituko dituzte.
19:00 buruhandi eta erraldoiak Ustekabe txarangarekin.
23:00 hondartzan, su artifizialak.
Ondoren, Musika Plazan, “Laiotz” taldearen emanaldia.
Aldi berean, Malekoian, ZETAK taldearen kontzertua
Abuztuak 16, asteazkena
19:00 buruhandi eta erraldoiak Gauerdi txarangarekin
23:00 hondartzan, su artifizialak.
Ondoren, Musika Plazan, dantzaldia SUKAR taldearekin
Aldi berean, Malekoian, SU TA GAR taldearen kontzertua
Abuztuak 17, osteguna
19:30 Malekoian (Galtzagorri aurrean), Go!azen karaokea
19:00 buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin
23:00 Malekoian, PURO RELAJO taldearen kontzertua
Abuztuak 18, ostirala
19:00 buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin
23:00 Malekoian, MAGO DE OZ taldearen kontzertua
Abuztuak 19, larunbata
19:00 buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin
23:00 Malekoian, BULEGO taldearen kontzertua
Abuztuak 20, igandea
19:00 buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin
23:00 Malekoian, LEIZE taldearen kontzertua
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2023(e)ko abuztuaren 14(e)tik 2023(e)ko abuztuaren 20(e)ra
- LekuaZarautz


