Donostiako Aste Nagusia 2023: Gero Axular Dantza Taldea
2023ko Donostiako Aste Nagusiaren barruan.
2004. urtean, Axular Lizeoko (Donostia) guraso batzuek GERO sortu zuten, euskal dantzan urrats bat haratago emateko asmoz. Taldeak ongi daki gure kultura, gorde eta zaindu ez ezik, landu eta bultzatu ere egin behar dela. Geroztik, zortzi ikuskizun original plazaratu dituzte: Sasi artean, Lamien basoa, Talaia, Xereta, Argizaiola, Itzal galdua Agorrila eta Higa. GERO sortu zenetik, 48 jaialditan parte hartu dute, eta 250 emanaldi baino gehiago eskaini (Frantzian, Belgikan, Italian, Portugalen, Alemanian, Hungarian, Polonian, Eskozian, Serbian, Kroazian, Danimarkan, Eslovenian, etab.).
GERON, dantzatzen ikasteaz gain, gure kultura-ondarea balioesten ikasten da. Horrez gain, kultura-kontzientzia lantzen da zentzu zabalean, gure historia, ondarea, erritualak, balioak eta mundu-ikuspegia balioetsiz, baina, era berean, beste kultura, musika, dantza, ohitura eta ikuspuntu batzuk ere aintzat hartuz. GEROn, arteekiko sentsibilitatea lantzen da, oro har, eta, bereziki, herri-arteekiko sentsibilitatea; historiarekiko interesa; janzkera eta jantzien estimazioa; kultura tradizionalak mundu garaikidean duen eginkizunari buruzko hausnarketa, etab.
Laburrean
- Mota Dantza
- Data 2023(e)ko Abuztuak 13
- Ordutegia20:00
- LekuaKonstituzio Plaza (Donostia)
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


