Uda Civivoxetan 2023: Lilo

Pamplona/Iruña 2023(e)ko Abuztuak 11
  • Uda Civivoxetan 2023: Lilo
  • Uda Civivoxetan 2023: Lilo

LILOn popa nabarmentzen da, nahiz eta rockarekin edo indiearekin ere jolasten duen, gehienetan, euskaraz. Taldea 2020an jaio zen Maria Mateo abeslariaren kantei musika jartzeko, eta Pello Iturria (bateria eta ahotsa), Oihane Gulina (pianista), Julen Hoyuelos (gitarrista) eta Nekane Ibero (gitarrista eta baxu-jotzailea) gehitu ziren.

Musikarekiko grinak elkartu baditu ere, kideen arteko lotura nabaria da agertokian; izan ere, bere emanaldietan giro ona transmititzea eta publikoarekin elkarreragitea gustatzen zaion banda batez ari gara. Musika ona egin, interpretatzen gozatu, euren artean eta publikoarekin ongi pasatu eta azken horrekin konektatu nahi duten kideen taldea bezala definitzen dute beren burua.

Spotify eta YouTube plataformetan lau kantu argitaratu ondoren, Ur eta argi edo Malditas luces tartean, taldeak duela gutxi grabatu du bere lehen albuma, eta datozen hilabeteetan argitaratuko du. Bitartean, Kultur 2023 honetan ezagutu dezakegu.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 11
  • Ordutegia20:00
  • LekuaParque de la Media Luna

    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non