Kultur 2023: The Eclectic Celtic Band

Corella 2023(e)ko Abuztuak 10
  • Kultur 2023: The Eclectic Celtic Band

2023ko Kultur programaren egitarauaren barruan.

Esperientzia luzea duen eta Nafarroan finkatuta dagoen folk talde honek Kultur 2023ra bere pieza propioen, zaharren, bertsio modernoen eta abarren errepertorio zelta-irlandar zabal eta eklektikoa ekarriko du, beste estilo batzuekin batera.

Bere bost musikari nagusiak eta kolaboratzaileak Donostiako Aste Nagusiko, Zentraleko edo Aitzina Folk jaialdiko ager - tokietara igo dira bere ahots eta txirula, whistle, biola, biolin, buzuki, gitarra, bohdran, salterio, banjo, biolontxelo, kontra - baxu eta abarrekin.

Haien soinua benetakoa eta hurbila da beti, tranparik eta kartoirik gabeko musika gustatzen baitzaie, eta publikoarekin beren zuzenekoetan partekatu: baladak zein alaiagoak diren jigak, reel-ak, polkak. Pieza asko dantzatzeko pentsatuta daude, eta horretara gonbidatzen gaituzte, are gehiago balfolk formatuaren barruan.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 10
  • Ordutegia22:00
  • LekuaPlaza 8 de marzo
    Corella

Non