Musika klasikoko zikloa Araban 2023

Gaubea 2023(e)ko abuztuaren 4(e)tik 2023(e)ko abuztuaren 26(e)ra
  • Musika klasikoko zikloa Araban 2023

2023ko Musika klasikoko zikloa Araban zehar ibiliko da abuztuan, sei kontzerturekin  Abuztuaren 4tik 26ra bitartean Iekora, Araia, Laudio, Argantzon, Aramaio eta Gaubea bisitatuko ditu.

2011z geroztik lankidetzan ari da Donostiako Musika Hamabostaldiarekin. Horregatik aurkeztu dute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Patrick Alfaya Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendari artistikoak prentsaurrekoan. 

"Ziklo horrek, kontzertuen kalitate eta aniztasunari esker, oso harrera ona izaten du kontzertuak egiten diren herrietako ikus-entzuleen artean eta haietara joaten diren Gasteizkoen artean", adierazi du Del Valek.

Aurtengo edizioan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. 2023ko Arabako Musika Klasikoaren Zikloa abuztuan egingo da Iekora, Araia, Laudio, Argantzon, Aramaio eta Gaubean.

Nacho Castellanos kontratenorrak inauguratuko du zikloa abuztuaren 4an, Iekoran. Ismael Campanerorekin eta David Palancarekin arituko da, eta Bach, Haendel, Purcell eta Babellen obrak joko dituzte. Schubert eta Shostakovichen trioak entzuteko aukera izango da gero Araian, Trio Arriaga hirukotea osatzen duten musikari prestigiotsuen eskutik. Ondoren, Cristina Cordero eta Juan Barahonaren txanda izango da, eta Romeo eta Julieta tragedia ederraren gainean egin duten egokitzapena interpretatuko dute Laudioko kasinoan.

Zikloak Trebiñuko enklabean ere egingo du geldialdia. Han, Naroa Intxausti sopranoak eta Arkaitz Mendoza piano jotzaileak beren "Akuarela musikalak" margotuko dituzte Argantzonen. Programa horrek bertaratuko direnei gozaraziko die Schumann, Brahms, Debussy, Satie eta Laloren obren bidez.

Kontzertuak abuztuko azken asteburuan amaituko dira, eta emakumezko artistak arduratuko dira programari amaiera emateaz. Abuztuaren 25ean, ostiralarekin, Maite Arruabarrenak, Miren Zeberiok eta Susana García de Salazarrek, ikus-entzuleen atseginerako, Euskal Herriari lotutako emakume konpositoreei omenaldia egiteko programa eskainiko dute Aramaion, eta Vienan egoitza duen Vivid Consort nazioarteko taldeak Sundrie programarekin itxiko du zikloa, Gaubean, hilaren 26an, larunbatarekin.

Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen.  Sarrera doan izango da, tokiak bete arte.

EGITARAUA

Abuztuak 4 (Iekora)

Abuztuak 10 (Araia)

Abuztuak 11 (Laudio)


Abuztuak 12 (Argantzon)

Abuztuak 25 (Aramaio)

Abuztuak 26 (Gaubea)

 

araba.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko abuztuaren 4(e)tik 2023(e)ko abuztuaren 26(e)ra
  • LekuaIekora, Araia, Laudio, Argantzon, Aramaio eta
    Gaubea
  • ZenbatekoaDoan

Non