Harresietako Jaialdia 2023

Pamplona/Iruña 2023(e)ko abuztuaren 1(e)tik 2023(e)ko abuztuaren 18(e)ra
  • Harresietako Jaialdia 2023

Itzuli da Harresietako Jaialdia beste urte batez, abuztuaren 1tik 19ra, Ziudadelan eginen den Bost punta izeneko zirku, dantza eta musika emanaldiekin, abuztuaren 1tik 17ra (astearte, asteazken eta ostegunetan), 20:00etan, Iruña Ilunabarrean programarekin, O-ko Andre Mariaren Plazara bueltan 4, 11 eta 18an (ostiralak), 20:00etan, Dantza zoroan hiri-dantza jaialdiarekin, Barbazán ingurabidean 5, 12 eta 19an (larunbatak), 20:00etan eta Malditos Night, Jito Alai frontoia. 5, 12 eta 19an (larunbatak), 22:00etan. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte.

Cinco Puntas-Bost punta jaialdiak 2023ko Harresietako Jaialdia inauguratuko du Ziudadelan, abuztuaren 1an, asteartearekin, 20:00etan. Hilabete batez dantza- eta zirku-ikuskizunen agertoki bihurtuko da. Emanaldiak asteartetik ostegunera izanen dira, 20:00etan, Ziudadelako agertokietan, abuztuaren 18ra bitarte.

Atardecer Pamplona-Iruña Ilunabarrean programa, beste urte batez, O-ko Andre Maria plazan eginen da, abuztuaren 4, 11 eta 18an (ostiralak), 20:00etan, teknologia, artea eta energia berriztagarriak uztartzen dituzten ikuskizunekin. Zientzia arte-adierazpen nagusi gisa, gozatzeko tokirik onenean: hiriko udako ilunabarretan. Programazio hau conCienciArte-rekin elkarlanean garatu da.

Danzad danzad malditos-VIII. Dantza zoroan Jaialdia aurten Barbazán ingurabidean eginen da eta dantzaren ibilbidea Zaldi Zuriaren zokotik Jito Alai frontoiraino izanen da, harresitutako zokoetan barna, eta Espainiako zein nazioarteko dantza-taldeak arituko dira abuztuaren 5, 12 eta 19an (larunbatak). Egun horietako bakoitzean 20:00etik aurrera, hiru dantza-emanaldiz gozatzen ahalko dugu, eta parkour-talde bat piezak elkarri lotzen arituko da. Jaialdi hau duela 7 urtetik hona egiten da, Carmen Larraz dantzari eta koreografoaren koordinazio-lanari esker.

Malditos Night. Jito Alai frontoia. Abuztuak 5, 12 eta 19 larunbatak. 22:00etan. ‘Danzad, danzad malditos’ dantza jaialdiaren edizio honetan nobedade bat aurkezten da. Eguzkia sartzen denean eta ohiko emanaldien ostean, dantzarako gune berri bat irekiko da publikoarentzat, aurreko dantza-piezak kontenplatu ondoren, dantza, dantza eta gorputz-mugimenduaren bitartez musika elektronikorik onenarekin parte hartu eta elkarreragin ahal izateko. .
Gauero, artista gonbidatu batek zuzeneko musika elektronikoko saio bat eskainiko du jaialdiko DJ egoiliarrarekin. Malditos Night abangoardiako musika elektronikoa da, dantzaren bidez mugimendua adierazteko baliabide gisa. Publikoa protagonista izango da ad hoc sortutako espazio batean, dantza-musika elektronikoaren arteko elkarrekintzaren bidez, egunero bi talde ezberdinekin.

  • BOST PUNTA JAIALDIA

Ziudadela. Asteartea, asteazkena eta osteguna. 20:00etan.

Abuztuak 1
Desprovisto. Up arte.
Zirko

Abuztuak 2
Rec On. Bot Project.
Zirko

Abuztuak 3
Lullaby . Proyecto Kavauri.
Zirko

Abuztuak 8
Núshu. Capicúa.
Zirko

Abuztuak 9
Pasen y vean. Producciones Kinser.
Zirko

Abuztuak 10
4 sobre ruedas. Demode Quartet.
Musika

Abuztuak 15
Latas. D’click.
Zirko

Abuztuak 16
Anónima. Vaivén.
Zirko

Abuztuak 17
Al Aire. Nostraxladamus.
Zirko

  • IRUÑA ILUNABARREAN

O-ko Andre Maria plaza. Ostirala. 20:00etan

Abuztuak 4
361º Grados. Proyecto Tránsito.
Zirko / dantza

Abuztuak 11
Kobr3. Zirkozaurre
Zirko

Abuztuak 18
Lutheria experimental. Tunipanea. Jonathan García Lana.
Musika / teknologia

  • DANTZA ZOROAN

Zaldi Zuria – Barbazana borobila. Larunbata. 20:00etan.

Abuztuak 5
Samsara. Chey Jurado. (Extremadura).
Dérive. Riart Company. (Navarra).
El Barbacoa. Rafael Ferreira. (Bruselas).

Abuztuak 12
Eso. Los Informalls. (Barcelona)
Schwanengesang. Javier Arozena. (Canarias)
Fárisa. Danae y Dyonisios. (Grecia)

Abuztuak 19
Simbiosis. Cristina Hall. (Granada)
Il Rossignuolo. Margherita de Pieri. (Italia)
Simposio. Compañía Bellanda Ets. (Italia)

Backflip Parkour konpainiak ikusleak egunero lagunduko ditu emanaldi batetik bestera.

  • MALDITOS NIGHT

Jito Alai frontoia. Larunbata. 22:00etan
Musika elektronikoa eta dantza

Abuztuak 5
22:00: Citrus. Modular Live Set
23:00: Damned. Dj Residente

Abuztuak 12
22:00: Oskar Estanga. Dj Set
23:15: Damned. Dj Residente

Abuztuak 19
22:00: Zaratton. Live
21:45: Damned. Dj Residente

 
 

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko abuztuaren 1(e)tik 2023(e)ko abuztuaren 18(e)ra
  • LekuaZIUDADELA, BARBAZAN INGURUBIDEA, O-ko ANDRE MARIA PLAZA
    Pamplona/Iruña

Non