Erriberriko Antzerki Jaialdia 2023: "El mar. Visión de unos niños que no lo han visto nunca"

Olite/Erriberri 2023(e)ko Uztailak 30
  • Erriberriko Antzerki Jaialdia 2023: "El mar. Visión de unos niños que no lo han visto nunca"

2023ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Hauxe da bete ezin izan zen promesa baten istorioa, Antoni Benaiges maisuak landa-eskola bateko bere ikasleei egin ziena. Promesa 1936ko neguko egun batean egin zien. Itsasoa agindu zien.

1934an, gaztea Bañuelos de Bureba-ra iritsi zen, Burgos probintziako herri txiki batera.
Handik gutxira, gramofono eta oinarrizko inprimategi bat bere poltsikotik ordaintzen ditu. Lehen ikasturte horretatik aurrera, ikasleek beren emozioak, ametsak eta pentsamenduak argitaratzen dituzte. 1936ko urtarrilean, El mar. Visio?n de unos nin?os que no lo han visto nunca argitaratzen dute. Liburutxoak eskola-umeen esamoldeak biltzen ditu, itsasoa nola irudikatzen duten, haien beldurrak eta ametsak. Batek ere ez du itsasoa ikusi. Irakasleak uda horretan bertan Kataluniara eramango zituela hitzematen die. 1936ko uztailaren 25ean Benaiges fusilatu zuten. Maisuaren hitzematea ezin izango da inoiz gauzatu. 

Objektuek, olerkiak eta dokumentu-materialak hierarkiarik gabe bat egiten duten gailua proposatzen du pieza honek.

AKTOREAK

Xavier Bobe?s eta Sergi Torrecilla

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Dramaturgia: Alberto Conejero, Bañuelos de Burebako eskolako Antoni Benaiges irakaslearen testuetan oinarrituta, Marina Garcés eta Alberto Conejero /  Espazio eszenikoa: Pep Aymerich / Ikus-entzunezkoa: Albert Coma / Jatorrizko musika: Antonio José Martínez Palacios (1902-1936), José Luis Bernardo de Quirós eta Elisa Rapado Jambrinaren grabazioetan / Soinu-espazioa: Julià Carboneras / Argiztapena: Jou Serra eta Mario Andrés Gómez / Arte-diseinua: Anna Auquer / Pintura: La Beren / Dokumentu-aholkularitza eta argazkiak: Sergi Bernal / Testigantzak: Alberto Bougleux eta  Sergi Bernalen El retratista dokumentala / Eòlia eskolako praktiketako ikaslea: Natàlia Jiménez / Ekoizpen exekutiboa: Imma Bové / Testuak katalanera itzulpena: Martí Sales

El mar. Visión de unos niños que no lo han visto nunca Teatre Nacional de Catalunyaren eta Xavier Bobe?s-en arteko produkzioa da, ICEC, Institut Catala? de les Empreses Culturals, L’Animal a l’Esquena eta Festival FITT de Tarragona-ren laguntzarekin.

Iraupena: 65’

KATALUNIA


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2023(e)ko Uztailak 30
  • Ordutegia22:00
  • LekuaErriberriko Gaztelua (Cava)

    Olite/Erriberri
  • Zenbatekoa10€ / 18€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non