Aixerrotako Paellen Nazioarteko Lehiaketa 2023, Andra Mari (uztailak 25)
Egun honetan, getxotar guztiak etortzen dira auzo honetara lagun eta senideekin, herri txapelketan epaituko den paella prestatzera. Ekimen hau 1956ko uztailaren 25ean sortu zen, hiru getxotarrek Getxoko Aixerrotako zelaietan herri-paella egitea bultzatu zutenean. Urtero-urtero, ehunka koadrila etortzen dira Aixerrotako zelaietara paella jatera, sangria edatera eta egunaz giro bikainean gozatzera.
Beste herrialde batzuetako taldeak etortzen hasi zirenez gero, lehiaketa nazioarteko bihurtu da eta Aixerrotako paellak errefernete bihurtu dira tokiko agendan.
Itxas-Argia elkartea da Aixerrotako Paellen Nazioarteko Lehiaketa koordinatzeko arduraduna. Haren webgune ofizialean Getxo udalerriarentzat hain maitatua den ekitaldi honi buruzko informazio gehiago aurki daiteke.
Aixerrotako Paellen Nazioarteko Lehiaketa 2023: informazio osoa


