Donostiako Jazzaldia 2023: NAKAR

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Uztailak 24
  • Donostiako Jazzaldia 2023: NAKAR

Jone Laspiur (ahotsa), Xalba Ramirez (programazioak, samplerrak, sintetizagailuak, ahotsa), Jokin Azpiazu (sintetizagailuak, samplerrak), Andoni Olaetxea (gitarra, baxua).

NAKAR postpunk musika elektronikoko proiektu berri bat da, proiektu desberdinetatik datozen eta bide berriak jorratu nahian dabiltzan artistek osatua. Lasarteko Pogrom synth-punk taldeak eman zuen kontzertua izan zen proiektuaren abiaburua. Bertan elkartu ziren Jone Laspiur (Koban, Nøgen) aktore eta abeslaria eta Xalba Ramirez (Raitx, Koban, Physis versus Nomos) eta proiektu berri bat abian jartzea erabaki zuten Andoni Olaetxearekin (Pelax, Zozo, Burrundaria…) eta Jokin Azpiazurekin (OLOR, Occhi di Farfalla, PAM,…).

Elektronikan eta soinu berrietan zentratuak, esperimentazioaren barruan arakatzen dute punk, techno, spoken word eta melodia ilunekin, garai ilunetarako aproposak diren horiekin.

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023” programarako talde hautatuetako bat da Nakar.

Donostia

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia21:00
  • LekuaNauticool
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non