Donostiako Jazzaldia 2023: ERI YAMAMOTO TRIO

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Uztailak 24
  • Donostiako Jazzaldia 2023: ERI YAMAMOTO TRIO

Eri Yamamoto (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), David Xirgu (bateria)

Eri Yamamoto Osakan (Japonia) jaio zen. Hiru urte zituela hasi zen piano klasikoa jotzen, eta zortzi urte zituela konposatzen. 1995ean New Yorkera joan zen aurreneko aldiz. Bertan, Tommy Flanagan pianistaren emanaldi batek sorrarazi zion izugarrizko zirrararen ondoren, hiri horretan ezartzea eta bertan ikastea erabaki zuen. New School University-ko prestigio handiko Jazz programan sartu zen, eta Reggie Workman, Junior Mance eta LeeAnn Ledgerwood izan zituen irakasle.

Harrezkero, bere musika New Yorkeko afizionatuekin partekatzen aritu da Yamamoto, baita mundu osoan zehar kontzertuak ematen ere. Gainera, diskoak argitaratu ditu bai bakarka bai bere trioarekin. Bere musika, sakona, lirikoa eta iradokitzailea, beti dago sentsibilitatez blaitua.

2019an Easo abesbatzak lagunduta jo zuen Eri Yamamotok 54. Jazzaldian, eta ‘Goshu Ondo’ bere obraz gozatzeko aukera izan genuen Victoria Eugenia Antzokian.

Oraingo honetan, bi musikari handi lagun dituela: Masa Kamaguchi baxu japoniar handia, Berkleen prestatua eta ibilbide luzea bezain bikaina egina duena; eta David Xirgu, Espainiako Jazzaren panoraman diren bateria ospetsu eta gailenetako bat.

Donostia

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia12:30
  • LekuaGarbera
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non