Donostiako Jazzaldia 2023: Bengue

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Uztailak 24
  • Donostiako Jazzaldia 2023: Bengue

Emma Lamadji (ahotsa), Fidel Fourneyron (tronboia), Clément Janinet (biolina), Vassilena Serafimova (marinba, perkusioak), Thibaud Soulas (kontrabaxua), Melissa Hié (djembé, balafonoa, perkusioak), Ophélia Hié (balafonoa, doums, perkusioak).

“Bengue” Mendebaldeko Afrikako jargoian Europa esan nahi duen hitza da. Fidel Fourneyron tronbonistak diasporaren historia eta arazoak aztertzen ditu, eta Jazz panafrikarra sortzen du, panafrikanismoaren literaturako testuetan oinarritua. Bengue taldeak istorioak kontatzen ditu hizkuntza joriei ahotsa emanez eta bere soinua edertasun handiko konbinazio batean oinarrituz ?Hié ahizpen balafonoak eta Vassilena Serafimovaren marinba?.

Abesti bakoitzak ?Emma Lamadjik frantsesez abestuak, bassa, sango, wolof, criollo, noushi, lingala…? bestelako argi bat, historia berezi bat ezagutzera ematen dio ikusleari. Fourneyronen konposizioek, ezaugarri dituen asmamen eta fintasun horrekin, testuen arteko lotura ikusezinak ehuntzea lortzen dute, eta polifonia afroeuropar batera eramaten gaituzte, non uztartu egiten diren tinbrearen joritasuna, ahotsen nahastea, balafonoak, marinba, perkusioa, biolina, kontrabaxua eta tronboia.

Donostia

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia20:00
  • LekuaFnac Gunea
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan

Non