Ibilki 2023: "Quo"
Ba al da lekurik dantzarentzat? Dantzazen programa berria da Quo, hiru pieza koreografikok osatua, eta denentzako leku horren bila dabil, pandemiaren ondoren elkarrekin bat egiteko.
SAL
SAL da Gil Harush-ek Dantzaz-entzat egin duen lehen koreografia. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanak ditu oinarri, arrantzale-herrixka batean, non modernitatearen loturek ez baitiote biderik uzten tradizioen iraupenari, herriaren, herritarren, itsasoaren, naturaren arteko harremanen iraupenari
- Koreografia: Gil Harush,
- Testuak: Gil Harush
- Musika: Paul Simon, George Frideric Handel
- Argiztapen diseinua: Gil Harush
- Jantziak: Gil Harush, Saioa Matxain
FOMO
FOMO Gil Harush-en koreografia da, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingeleseko "fear of missing out"etik: pasatzen uzteko edo zerbait galtzeko beldurra), patologia psikologiko bat, honela deskribatua: «beldur antz orokorra, besteek esperientzia atseginak ote dituzten eta norbera horiek galtzen ari ote den». Antsietate sozial modu horren ezaugarri da «besteak egiten ari direnarekin etengabe loturik egoteko gogoa».
- Koreografia: Gil Harush
- Soinu giroa: Gul Harush
- Argiztapen diseinua: Gil Harush, Asier Gómez
- Jantziak: Gil Harush, Saioa Matxain
QUORUM
Quorum Hilde Koch-en koreografia bat da, zeinean lankide izan baitira Paula Díaz konpositorea, Tytti Thusberg moda iraunkorraren diseinatzailea eta Alaine Arzoz argiztapen-diseinatzailea. Lau emakumeon elkarlana da pieza honen abiapuntua, zeinaren koreografia Dantzaz-eko dantzariekin batera idatzi baitu Koch-ek.
- Koreografia: Hilde Koch, Dantzaz
- Jatorrizko musika: Paula Olaz
- Argiztapen diseinua: Alaine Arzoz
- Jantziak: Tytti Thusberg
- Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermúdez
Laburrean
- Mota Dantza
- Data 2023(e)ko Uztailak 24
- Ordutegia20:00
- Lekua Saint-Louis Zinema Gela
Donapaleu - Zenbatekoa15 €
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Saint-Louis Zinema Gela



