Zarautz Abesbatza: "Udako Kontzertu Berezia"

Zarautz 2023(e)ko Uztailak 22
  • Zarautz Abesbatza: "Udako Kontzertu Berezia"

Uztailak 22an, Zarautz Abesbatzak bere 40. Urteurrenean, Udako Kontzertu berezia emango du. Aurten, Zarauzko Santa Maria Parrokian izango du hitzordua iluntzeko 21:30ean. 

PARTAIDEAK: Zarautz Abesbatza, Zarazte abesbatza, organoan Joxe Iturria, teklatuan Antxon Sarasua, perkusioan Iker muguruza, Zarauzko Musika Bandako musikariak, Euskal txirula, Jose Inazio Elias eta Zarauzko Imanol Urbieta Musika eskolako biolinjoleak.

Modalitate ezberdinetako 13 bat kantu prestautu ditu Zarautz Abesbatzak kontzertu berezi honetarako, beltz espiritualak, euskal eta atzerriko kantuak, eliz kantuak, ahots zuriek abestutako kantuak... 

Zarautz Abesbatzaren jarraitzaileontzat, abesti ezagunak eta ez hain ezagunak.

Berezitasuna, instrumentu ezberdinen laguntzak emango dio ekitaldiari. 

Urtero Frantziskotarren elizan eskaintzen dute Udako Kontzertua eta aurten, instrumentu askoek parte hartzen dutelako, Parrokia hartu dute instrumentu eta abesbatzaren uztarketarako akustikoki egokiago denaren ustez. 

 

Zarautz Abesbatza:

1983an sortzen da Joakin Iruretagoienaren zuzendaritzapean. 1996an Jaione Eskudero zuzendari izendatzen dute.

Euskal herrian, zein, atzerrian kontzertu ugari eman ditu, Galizian, Extremaduran, Madrilen, Sevillan, Huelvan, Katalunian, Alemanian, Israelen, Italian, Suitzan, Argentinan, Chekian, Portugalen eta Belgikan.

Zarauztar pertsona ospetsuen eta musikagileen lanak estreinatu, kanporatu eta ezagutzera eraman ditu abesbatzak omenezko kontzertu berezietan, baita biografiak ere; Francisco Escudero, Angel Illarramendi, Imanol Urbieta, Angel Urcelay, J.J.N. Garmendia, Iñaki Eizmendi “Basarri” bertsolaria, Salbatore Mitxelena eta Xabier Lizardi olerkigileak, idazleak eta euskal zaleak, beste batzuen artean.

Herriko hainbat taldeekin elkar ekintzak bultzatzen, antolatzen eta burutzen ditu, Zarauzko Musika Bandarekin, Gabota dantza eskolarekin, Jalgi dantza taldearekin, txistu-atabal joleekin, abesbatzekin, musikariekin, antzerkilariekin, kontalariekin...

Kanpoko taldeekin, berriz, Euskadiko Orkestrarekin, Donostiako Orfeoiarekin, Donostiako Musika Kontserbatorio Goreneko orkestrarekin, Et Incarnatus sokazko orkestrarekin, Oreka TX txalapartariekin, Legutioko Laguntza txistulari taldearekin, Belgikako Contretemps ahots taldearekin eta beste hainbat abesbatzekin elkar lanak egin ditu.

2017ko Irailaren 15ean, Zarautz Abesbatzak, Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestrak, Angel Illarramendiren 7. Sinfonia estreinatzen du bere omenezko kontzertu monografikoaren barruan. 2018. Urtean kontzertu honen diskoa Karonte editorialak kaleratzen du.

2021. Urtean, Xabier Lizardiren 125. urteurreneko kontzertu monografikoa antolatzen du Zarauzko Lizardi aretoan, Antton Valverderekin eta bere taldearekin batera, besteak beste.

Zarautz Abesbatza

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 22
  • Ordutegia21:30
  • LekuaSanta Maria Parrokia
    Zarautz

Non