Madalen Eguna 2023 Bermeon: egitaraua

Bermeo 2023(e)ko Uztailak 22
  • Madalen Eguna 2023 Bermeon: egitaraua

Bezpera gauez Baztarren musika ekitaldiren bat izaten da. Gero, Madalen egunean, goizean meza entzuten da Santa Eufemia elizan, eta ondoren arrain-ontzietan Izarora hurbildu eta han teila bat bota behar dau Bermeoko Alkateak "Honaino zabaltzen dira Bermeoko itxuginak" esanez. Horrela, urtero Izaro Bermeorena dala gogoratzen da. Teila bota eta ikurrina Izaro gainean jarri ondoren, danok. Elantxobera joaten gara, bertan Alkatea itxaroten egoten da Bermeoko Alkatea heldu arte. Herritik gora igo eta ohorezko aurreskua dantzatzen da. Jarraitzen dau jaiak arratsalde erdira arte eta orduan lehenengo Mundakara eta gero Bermeoraino bueltatzen gara itsasontzietan. Bermeon sekulako jendetza biltzen da, eta animazioa ez da sekula falta izaten, musika eta abar izaten dira.

bermeo.eus

Laburrean

Non