Donostiako Jazzaldia 2023: The Mississippians

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Uztailak 22
  • Donostiako Jazzaldia 2023: The Mississippians

Dakota Young, Bobby Onsby, Allister Frankle, Justin Morgan, Michael Sheppard (saxofoia), Nathan DuVall, Lilli Bailey, Drew Darling, Coda Ethridge (tronboia), Matthew Tidwell, Chris Quick, Ella Kate Nichols, Bryce Marquardt, Max Warren (tronpeta), Taylor Wells, Savior Sallah, Camden Boutwell, Elijah Bratsch-Prince, Abi Thomas (erritmo saila).

Mississippians Jazz Ensemble taldeak big band, Jazz moderno, straight ahead eta Jazz latinoaren urrezko aroaren musika interpretatzen du. Mississippiko Unibertsitateko Jazz talde nagusia da. Jatorrian, unibertsitateak babestutako musikako ikasle talde bat ziren, 1890eko hamarkadaren amaieran dantza musika interpretatzen zuena. Munduko banda zaharrenetako bat, beraz.

Bere zuzendaria, Michael Worthy, Mississippiko Unibertsitateko musika irakaslea da eta duela 20 urtez geroztik da Mississippians Jazz Ensembleko zuzendaria. Jazz ikasleekin egiten du lan, eta musikako irakasle gazte askoren mentorea da. Jakitun aktibo bat da gainera, musikari eta Jazzari buruzko ikerlan eta argitalpen akademiko ugari kaleratuak dituena.

Donostia

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 22
  • Ordutegia17:30
  • LekuaFrigo Gunea
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non