Zinema Ipar Euskal Herrian. Urrats bat aurrera? (UPV/EHUko Uda Ikastaroak)

Baiona 2023(e)ko Uztailak 21
  • Zinema Ipar Euskal Herrian. Urrats bat aurrera? (UPV/EHUko Uda Ikastaroak)

 

Ikastaro honen helburu nagusia Ipar Euskal Herrian zinemagintzaren alorrean lan egiten duten eragile nagusiak elkartu eta hurrengo urteetan sektorea pizteko aukera eta erronka nagusiei buruzko gogoeta partekatua egitea da. Eragile hauek, sektoreko profesionalak (zinemagileak, ekoiztetxeak, zinema-gelak), Iparraldeko instituzioak eta unibertsitatea dira. Azken urteotan aurrerapen handiak izan dira Ipar Euskal Herrian zinemaren eremuan: historian lehen aldiz, lurraldean ekoiztetxeak sortu dira, zinemagile gazte belaunaldi bat agertu da, eta sektorea egituratzeko bidean jarri da. Dinamika horrez oharturik eta Hegoaldean zinemak hartu duen pisuak akuilaturik, Iparraldean konpetentziak dituzten 7 instituzio publikok, 2022an, EHUko NOR ikerketa taldeari informe bat eskatu zioten, lurraldean zinema eta ikus-entzunezko egoerari buruz; hondarrean, sustapenera bideratutako politika publikoak inplementatzeko prekonizazioak eskatuz.

 

Orain arteko bidea norbanako eta eragile kementsu batzuen lanari zor zaio gehiago, aldez aurretik diseinatutako estrategia bati baino. Unea heldu da aurrera begira jarri, eta gogoeta partekatua egiteko, hurrengo urteetan, Iparraldean zinemak jauzi handi bat eman dezan. Mundu osoan ikus-entzunezkoen arloan ematen ari diren joerek, mugaz gaindiko harremanek, eta lurraldeak eta euskarak egun dituzten aukera eta beharrizanek horretara bultzatzen gaituzte.

pdf-a eskuratu

 

uik.eus

Laburrean

Non