¡Viva Pepa!
Zer gertatzen da hedabideek ama ezkongabe eta baikorra, baina baliabide gutxikoa, uneko pertsonairik ezagunena bilakatzen dutenean?
Pepak, egun batetik bestera, ikusten du politikari eta kazetari guzti-guztiek nahi dutela beraientzat. Bizitza grisa gero eta arrosagoa dela dirudi. Alabentzako edo alokairurako dirulaguntza-promesak jasotzen hasiko da.
Hala ere, ospea datorren modura joaten da, eta promesak ahaztu egiten dira. Pepak mahai gainean ukabilkada bat eman eta gidaritza hartzea erabakiko du: bere hiriko alkate izan nahi du. Nork esan du ezin dela izan?
¡Viva la Pepa!?egiaz betetako komedia da; inguruan dugun errealitatea ikusiko duzu ekitaldi bakoitzean. Komedian sortzen baita komediarik onena.
"¡Viva la Pepa!" Pentacion Espectáculos konpainiaren obra da, Juan Luis Iborrak eta Sonia Gómezek sortua, Juan Luis Iborrak zuzendua eta Pepa Rusek interpretatua.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaPentacion Espectáculos
- Data 2023(e)ko Uztailak 21
- Ordutegia20:00
- LekuaSareantes Kultur Aretoa
Santurtzi - Zenbatekoa12 / 15 €
- HizkuntzaGaztelania


