Erriberriko Antzerki Jaialdia 2023: RAIMUNDO EL CANASTERO

Olite/Erriberri 2023(e)ko Uztailak 21
  • Erriberriko Antzerki Jaialdia 2023: RAIMUNDO EL CANASTERO

2023ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Musika egiten ederki pasatzen duen lagun talde bat da. Haien kontzertuak besta hutsa dira, pozaldi ikaragarria, kezka guztiak kanpoan utzita. Giroak publikoa ere kutsatzen du eta, azkenean, ikusle guztiak ere partaide dira, dela txaloka, dela zalapartaka. Hainbesteraino, non, inoiz-edo, 36 lagun ere bildu izan baitira agertoki berean. Jatorrizko kideak, dena den, El Senisa (bateria eta sintetizadoreak), El Caete (kaxoia eta ahotsa), El Panka (baxua), Beltza (saxofoia eta ahotsaz), D’ Urruti (gitarra), El Txarro (gitarra eta ahotsa) eta Flako Ray (ahotsa) dira. 

Hainbat lagun dituzte bidaide, hala nola pianista bat, txalo-jotzaile talde bat eta haize-segizio bat, hainbat estilotako abestiak ederki biribiltzeko, jai-giro peto-petoko rumba ederki nagusituta. 

?Iraupena: 90’-120' 

NAFARROA


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 21
  • Ordutegia23:55
  • LekuaKarlos III.aren Plaza
    Olite/Erriberri
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non